XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Aurten ere Bihotzeko Ostatüko lagüntzaleak hor dirate beharretan direner zerbütxü ekarteko. Astelehen oroz permanentziak etxekiko dütüe haien egoitzan, abentüaren 5etik aitzina. Lagüntza hau lortü nahi düenek bi permanentziak badira azaroaren 14 eta 21ean astelehenarekin arrestiriko 2etarik- 5tara. Eskü kaldü bat eman nahi düenek, astelehenez agertzen ahal dira Bihotzeko Ostatüaren egoitzan egün orotan. 2010 urtean, 9000 apaidü partekatü dira, erran nahi beita 1310 jente lagüntürik izan direla.

Entzün Panpi Lacarrieu Bihotzeko Ostatüko lagüntzalea :

Xenda alkarteak, 3 koordinazale postüetarik bata kanpoalatü behar izan dü, alkarteko borten ez zerratzeko orozbakoz. Lan postüaren segürtazeko, 16000 €ko langüntza galtegin züan Xiberoa Herri Alkargoari, bena honek 6000 € baizik ez deio eman, nahiz lagüntza hau, ohiz emaiten deiona beno goragoa izan den. 2000 urtean sortü den alkarte honek, 1429 adinetako jente lagüntü dütü 2010ean gisa batez edo bestez. Galto nausia horra delarik etxen egoiteko beharraren aldetik. Geroa gogoan, bürü hausteak ikusten dütü Xenda alkarteak. Alde batetik, alkarteak deio, Departamentüko eta Akitaniako agintari politikoak ez direla nahi bezain beste ardüratzen adinetakoen etxen egonarazteko plangintza baten eraikuntzan. Alde hortatik ez adostarzünak badira plangintzaren eramaiteko maneran eta bestetik, institüzione pübliko eta lagüntza beharretan diren adineko jenteen artean, arartekari sobera delakoz.

Entzün De Gaye bedezia Xenda alkarteko lehendakaria :

Adinetakoak gogoan, Aste urdina ürrietaren 20tik 29ala iraganen da Xiberoan. Xenda alkarteak küdeatürik, beste hanitx partaideen lagüntzarekin, lau hitzordü nausiak proposatürik dira. Ürrietaren 20an ostegünarekin, biltzar pübliko bat antolatürik da Mauleko parropiaren gelan 14.30etarik harat. Azken hilabeteetan, familietako lagüntzaileen problematikaren üngürüan eramanik den gogoetaren berri emanen da, eta plantan ezarten ahal diren elkibideak aipatüko dira, sozial sailako heinbat egitüren ordezkariekin. Ber mementoan, Berrogaineko Laborantsa lizeoko ikasleak, adinetakoen etxean dirate, adinetakoekin txostakan hartzeko. Aiñharbeko eskolak eta adinekoek algarrekin egin düen « Atzoko eta egünko haurrak » erakuska ikusgei date ere Mauleko libürütegian ürrietaren 25tik 29ala. Eta azkenik, ürrietaren 27ean 14.30etan « Nor berak bere osagarria zaintzea » geiaz informazione bilküra iraganen da Maulen zerbütxü günean Ahüzki gelan. Ikus egitarau güzia .

Entzün Stéphanie Niçeron Xenda alkarteko animazalea :

Domansantoko bakantzak hasten beitira, Pitzgarri alkarteak animazioneak proposatzen dütü gazteentako. Ürrietaren 21ean Mauleko parropiaren gelan 20:30etan JMJeri lotütako gaüaldi batekin hasiko da. Ürrietaren 24tik-26ala Tarnosen egonaldi bat antolatüko düe 16 urtetarik aitzina düen gazteentako « bolondresgoa eta engajamentüa » geiaren üngürüan. Bestalde, 6 eta 10 urteko gazteer züzentütako inganioetan, ürrietaren 28ean ostiralearekin goizanko 9:30tarik arrestiriko 16:30tara « zü eta ni = gü » geiaren üngürüan. Gero, antzerki ikastaldiak, ürrietaren 26ean asteazkenarekin Barkoxen eta 31an astelehenez Altzain, 10.00tarik 17.00tara. Izen emaiteko eta xehetarzün güzientako deit 05.59.28.39.14. Ürrentzeko, Maite Hirigoienekin süstazale berri bat edirenen düzüe Clement Charron Nabarrekoxtar gaztea. 21urteekin experientzia handia dü animazionean eta erakutsiko deizüe antolatürik diren animazionetan.

Entzün Maite Hirigoien eta Clément Charron Pitzgarri alkarteko animazaleak :

Inkestatik proposamenetara, etxen artatzen düen adinetakoen lagüntzaileen süstatzeko, ordaritzeen antolatzeko xare bat sortzeko lanean ari dira zerbütxü sozialak. Baigorritik Maulerat artino inkesta egin da, ikusteko berezikiago etxeetan artatzen düen adinetakoen laguntzaileen beharrak zoin diren. Lagüntzaileen galto nausia da pausü beharra badüela, horrek erran nahi dü, ordezkari baten beharra. Egün bat edo aste ondar batez adinetakoen zaintzeko zerbütxü baten xütik ezarteko xede bat bada, bena sos lagüntzak beharrezkoak izanen dira horren bideratzeko.

Entzün Léonie Aguergaray "Etxen adinetakoen artatzeko zerbütxü" alkarteko bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan