- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 2611
Inganio zentroen zabaltzea urte osoan
"Familles rurales" eta "Les amis de l’école laïque" alkartek Xiberoa Herri Alkargoaren lagüntza ükenen düe, inganioen eskentza handitzeko. Orai arte, üztailako lau asteetan egiten dira animazioneak 3 eta 12 urteko haurrer züzentürik. Xede berria lizate, bakantza güziz inganio zentroen zabalik etxikitzea salbü egüberriz. Aitetamen galto bati ihardesteko eta bi alkarteko lagüntzaileen lan zamaren arintzeko, Herri Alkargoak langile baten hartzeko xedea adostü dü. Orai, herri ezbardinen adostarzünaren zain dira, herri alkargoari gaitarzün horren emaiteko. Xede berri horrekin bi günetan jarraikiko dütüe animazioneak, izan dadin Atharratzen edo Maulen.
Entzün Adrien Béguerie, Herri Alkargoako osagarri eta sozial sailako ardüradüna :