XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Angelun eta Atharratzen zen, Georges Labazée Departamentüko Kontseilü Orokorreko lehendakaria. Angeluko « François de Paule » bizitegia eta Atharratzeko « Saint-Antoine » erretreta etxearen bijita egiteaz gain, « Autonomie » deitü ekimen berriaz mintzatzera jinik zen ere. Adinetakoen eta herbaltüen lagüntzeko bidean den ekimen horrek, ondoko 5 urteentako orientabideak finkatzea dü helbürüa ; textua presentaürik izanen da ondoko arramaiatzean Departamentüko Biltzarrean, hortik goiti tratüak abiatüko dira Frantses estatüarekin. Orotarat, departamentüan 168 miliu euro inbeztitürik izanen dira adinetako jente ta herbaltüen sailean.

Entzün Georges Labazée Departamentüko Kontseilü Orokorreko lehendakaria : 

Apirilaren 4ean zabalik, berriki estrenatü da Maulen, « Xiberoko Xaxkia » deitzen den epizeria soziala. Beharretan direner, ez düe haboro dohainik emanen jatekoa, ekoizpenkal €uro bat galteginik izanen zaie bata bestekoa, prezio arruntaren %10a. Baliazaleen zenbakia jadanik 131 jentekoa da, erdia 15 urtez peko haurrak direlarik, bakarkako familiak ere badira, erretretatü eta helbarritüak ere. Janariaren eskentzeaz gain, animazale batek ateleriak eskentzen deitze, berjentarteratzeko helbürüarekin. Ber denboran, sosaren kudeatzea, sükaltaritzako aholkü edo konpontze ttipiak lantzen dütüe. Zerbütxü horien eskentzeko, "Xiberoko Xaxkiaren" aitzin kontüa 60000 eurokoa da zortzi hilabeteentako.

Entzün Jacques Herrera "Saltegi soziala"ko ardüradüna : 

Bihotzeko Ostatüetan bezala, Kürütxe Gorriaren lagüntzen txerka horra direnak, ama berak dira, haboroenak 30 urte petik, beste baliazaleak direlarik adineko jenteak. Beharrer bürü egiteko, Atarratzen aldika baten zabaltzea deliberatü dü alkarteak. Kürütxe Gorriak biltzen dütüan sos lagüntzen ütürriak, jenteen emaitzetatik horra dira parte batentako, bestea aldiz, Kürütxe Gorriak saltzen dütüan arropen etekinetik direlarik. Lagüntza horien esküratzeko, nahiantek lehenik behar düe iragan lagüntza sozialeko bülegoetarik. Kürütxe Gorriko sal günea zabalik da, astelehenez 10.00tarik-12.00tarat, asteazkenez 16.00tarik 18.00etara eta ostegünez 17.00tarik-19.00etara. Azkenik, Kürütxe Gorria egoitza bat txerkatzen ari da.

Entzün Gaxusa Pontaut Kürütxe Gorriko bolondresa : 

3 eta 6 urteen artean düen haurrentako, üdako inganio zentro berria zabaltü dü igaran urtean  Pettareko Eskola Püblikoaren Lagüneko alkarteak. Aurten, Xiberoko hiru inganio zentroak 4 astez zabalik izateko partez 6 astez zabalik dirate eta ontsalas, bakantza ttipietan zabaltü behar lükee. Berritarzünetan, Xiberoa Herri Alkargoak, koordinazale bat ezarriko dü Basabürüko eta Pettareko  inganio zentroen koordinatzeko eta eskentzak ber heinean ezarteko. A.E.Lek  kudeatzea beti jarraikiko düe, koordinazale lagüntzarekin. Bestalde, gimnastikako kursoek arrakasta handia badüe 2 talde beitira. Judoan aldiz, berritzapen zonbait alkartean, gazte zonbait bülegoan sartü beitira aurten. Dagün igantean apirilaren 15ean arrestiriko 15.30tan, A.E.Lko gimnastika eta judoko arizaleek ikusgarri bat eskentüko düe Mauleko Jai-Alaian.

Entzün Jean-Charles Barcosbide A.E.L-ko lehendakaria : 

Urteko beharren laurdena 3 tona janari bildürik izan da Xiberoko Bihotzeko ostatüan. Negüko 4 hilabetetan, 7500 apaidü partekatürik izan dira 167 beharrünanten artean. Baliazalen % 40a ama berak dira. Iragan urtetik, familia zionea, 60tarik 50tara eraitsi balin bada, jenteen zenbakia  bera baratzen da, jakitez lagüntü familiak saldo handiagoak direla. Eskentü janariaren laurdena jenteen bihotz honetik jiten da, beste arrastakoak Pauetik, leküko süpermerkatü, Axuria koperatiba edo kabale hiltegitik horra dira.

Entzün Panpi Lacarrieu Bihotzeko Ostatüko lagüntzalea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan