XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Hur pützü egokien egitea eta herritarer palüdismoaz zaintzeko, "oihal edo moustiquaires" ekartea izan da, «Lokotiko Bideak» alkarteak 2012an egin düan ekintza handienak, Kameruneko Lokoti eskualdean. Emazteek hur kantitate handirik ez ditzen haboro egün güziz karea eta milaka hil egiten dütüan palüdismoari bürü egitera, bi lan horien helbürüak izan dira. 2013ko xedeetan aldiz, behar den bezalako ospitale baten eraikitzea da. Alde batetik, emazteek haurrak baldintza honetan üken ditzen eta bestetik, zoin nahi ebakuntza eginik izan ahal ledin leküan berean. Kontinoko bedezi baten presentziaren bermatzeko, etxe bat ere eginen da ospitalearen ondoan.

Entzün Cathy De Gaye, "Lokotiko Bideak" alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoan ere 26 gerren Telethona igaran da ! Aurten berriz ere, xiberotarrak ontsa mobilisatü dira. Antolazaleak aski botzik agertzen dira izan diren emaitzetaz. Mauleko kantonamentüan iragan urteko ber emaitza izan da 22 000 euroen altean. Atharratzeko kantonamentüan aldiz, emaitzen apaltze bat agertzen da. Denbora txarren gatik, jente güttigo izan da ibilaldiarentako eta beste urteko kantaldia ezeztatürik izan beita. Orotarat, 2500 euro bildürik izan da Basabürüan. Beste urtez bezala, hanitx alkarte eta partaide izan dira eta antolazalek lagüntzale ta emaile güziak eskertzen dütüe beren bihotz honaz eta alkartarzünaz.

Entzün Louis Sallaberry Mauleko sü ehailea eta Telethoneko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"Haurzaintze Sare" berri bat sortü züen Xiberoan 2012ko urte hatsarrean, PIJ - Gazte Informazio Bülegoak eta Marlène Dacosta ait'amen ordezkariak. Haurzaintegiek ez beitüe ihardesten burasoen noizbehinkako beharrer sortü zen sare hau. Geroztik, Xiberoko neska gazte andana bat formatürik izan dira eta orai "sareak" zübüa egiten dü haurzain eta burasoen artean. Oraidanik, izenak emaiten ahal dira Atharratzeko Azia alkarteari zerbütxü horren beharra balinbadüzüe (05.59.28.67.62).

Entzün Marlène  Da Costa ait'amen ordezkaria : 


Soinüaren telkargatzeko (esküineko klika)

Lau hilabetez, astelehen arrestiri oroz 14.00tarik-17.00tarat, janhari banaketa segürtatüko düe Bihotzeko Ostatüek. Maulen 30 bat familiek izena emanik züen, bena banaketa lehen egünean hanitxez haboro agertü da. Adinetako jente, gazte, emazte bera haurrekin , hona besteak beste nor jiten den janhari xerka. Denek erran deiküe beharrezkoa dela holako günea, bestelan nekezia handian lirateala eta kuntent dira hor ekarririk den lagüntzaz. Janharia aparte, müble edo arropak ere emanik dira.

Entzün Bihotzeko ostatüala jiten den emazte bat : 

Entzün Panpi Lacarrieu bolondres bat : 

Herrietarik hüilanago izateko eta zerbütxü püblikoak lürralde güzian etxekitzeko xedearekin, "Departamentüko 7 Etxe" sortüko dütü Kontseilü Orokorrak. Biarnoan, Nay, Ortheze eta Olorue haütatü dütü eta Eüskal-Herrian, Donibane-Lohitzüne, Hazparne, Donibane-Garazi eta Maule. Egoitza berri horietan, bideetako zerbütxüak, alkartarzünaren etxeak eta adinetakoer zerbütxüak, hots Kontseilü Nausiaren zerbütxü klasikoak edirenen dira. Pübliko zabala errezibitzeaz gain, lürraldeko aktüreek, alkarteetako ardüradünek eta haütetsiek ere kontseilü ükeiten ahalko düe, beren xedeen bideratzeko. Departamentüko lehen bi etxeak, Olorue eta Maulen zabaltüko dira 2014 hatsarreko.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharrateko kantonamentüko Kontseilü Orokorra : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan