Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Hitzez hitz
Emankizüna



2015 eta 2016 eko gazten inganioaldiak presentatü dira Mauleko herriko etxean ; horren berri emaiteko plaketa bat aurkeztü izan da.
Aintzineko urtean bezala, Xiberoako Herri Alkargoak TAP edo Eskolaz kanpoko aktibitateak antolatüko dütü. Hartakoz 23 eskoletan 750 haurrek aktibitateak jarraikiko dütüe, arrestiri hatsarre edo ürrentzean.
Hebentik goiti, Atarratzeko Azia alkartearen animazioa segurtatuko du Elodie Recalde Amikuztarsak, 2 urte hontan lan hori eraman duan Aurélie Solanille-en segida hartzen dü!
Pizgarri alkarteak berriz aktibitateak proposatzen dütü ürrieta hatsarretik goiti !
Orai arte batzarria osoki eüskaraz eskaintzen düen haurtzaintegirik ez zen Xiberoan, 0 eta 3 urte arteko haurren errezebitzeko. Düala urte bat beno haboro talde bat gogozkatzen hasi da horren kanbiatzeko. Nahiz eta lokal, edo güne bat atzamaiteko izigarri gaitz izan, azkenian kausitü düe. Haurtzain eta haurrak ere badütüe, 2 haurzain eta 4 haurrekin abiatuko da! Hebentik goiti desmartxa administratiboak egin behar dutue, haurtzainentako galdoa eginik badüe arrapostüa 3 hilabeteren bürüan ükenen düe. Arte hortan, günea pagatü behar düe. Hortako sos beharretan dira. Haurtzain etxea Maulen zabaldüko düe, ondoko urte hatsarrean, hots 2016eko urtarrilan.

