XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Berogaine-Lahüntzeko Bixta-Eder laborantza lizeoko, "Jenter eta Lürralder Zerbütxüak" saileko ikasleek, Xiberoko adinetakoekin olerki eta kantore arrestialdia antolatzen düe egün, Maule Baitha zine gelan arrestiko 14.30etan. Gazte ikuspegitik, zahartarzüna aipatzen düen olerkiak haü tatü dütüe. 15 bat olerki irakuriko dütüe musika eta kantorez lagüntürik. Ondotik Atarratze eta Mauleko adinetakoen etxeko kideek, animatzailekin kantatüko düe. Kümita deneri lüzatürik da.
Léonie Aguergaray-ek xehetarzünak emaiten :

Xenda alkartearen desegitea erabakirik izan da asteartean egin den ezohizko biltzar nausian. Abentüaren 31an gaüzatüko da erabakia. Deliberoa, Departamentüko Konseilü Orokorrak pentsatü düan adinetakoen “Autonomia” poloaren berantolaketaren ondorioa da. Hebentik aitzina zerbütxü güziak Oloruen zentralizatüko dira eta Xiberoan permanentziak baizik ez dira izanen, Maule eta Atarratzen. 
De Gaye alkarteko lehendakaria :

Argazkia : Beñat LarroryPitzgarri elkarteak sekülako arrakasta dü.Iragan ostiraleko biltzar nausian, urteko bildüma egin da eta ondoko urtetako xedeak aipatü dira.Sosen aldetik, 2000 euroko kontü baikorarekin ürrentzen dü urtea. Animazionen aldetik, bakantzetako egonaldiak baldin badira animazio nausiak, beste franko ere eskentzen dütü. ACE bezalako aktibitateak antolatzen dütü Maulen düan bere egoitzan. Adinen araberan lan taldeak antolatürik dira. Kolegioetan ere joaiten dira Pitzgarriko langileak. Nahiantak oro honartürik da. Hor da agertzen arrakasta handia, gazteak laket beitira mintzatzen lan taldeetan. Beste elkarte frankoekin ere lan egiten dü, hala nola Euskaldün Gazteria, Kürütxe Gorria edo Azia-rekin. Dagün urtean ber aktibitateak gei dütü proposatü. Halere gazte zonbaiten txerkatzen ari da elkarteko bülegoan sartzeko.
Maite eta Babeth Pitzgarriko animatzaileak :

Aste Urdina hasi da astelehenean Xiberoan. Xenda alkarteak hitzordü andana bat proposatzen deikü azaroa 21a artino, adinetakoen arrenküren aipatzeko eta gizaldien arteko harremanen builtarazteko. Asteazken hontan arrestiriko 14.30etan, Mauleko zerbütxü güneko Ahüzki gelan, trikotatze eta kroxetaren tekniketaz arrestialdi berezia iraganen da, oroer zabalik eta dohainik, helbürüa delarik jakitatearen iganaraztea belaunaldien artean. Gaüan aldiz 20.30etan Irati salan, oraiko familietan, adinetakoen leküaz eta ekarpenaz mintzatüko dü, Marie Josée Sibille psikologoak. Kari hortara, "Grands Parrains" alkartearen presentazionea eginen da. Azaroaren 14ean arrestiko 16etan Maule Baithan, "Cohabiter à mon âge" Rémi Bateau-ren dokümentala hedatürik date. Azaroaren 21ean Atarratzeko San Antoni etxean, atelier bat proposatzen dü Xenda-k, erorikoen saihesteko nola egin ikasten ahalko da.
Stéphanie Cadudal Xendako animatzailea :

"Collectif Souletin" izena hartü dü, "Xiberoko Zarea" izena züan egitürak, iragan ostiraleko ez ohiko biltzar nagusian. Xiberoko Zareak behar handian diren familiak lagüntzen dütü, mozkinak prezio apalean saldüz. Bertako animatzaile den Aurore Lorenzi hasia zen, beste animazione zonbaiten eskeintzen, bizikleta konpontze, sukaldaritza ikastaldi, elkaldiak eta beste. Horrez gain, Xibero eta Biarnoko CAF, familien kütxak diagnostika bat eginarazi dü Xiberoko familien beharren aztertzeko. Hortik elki da, familier hertxatüko den adar baten sortzeko beharra. Ostiralean adostürik izan da, Collectif Souletin deitzea, bi egiturak kudeatüko dütüan alkartea, Xiberoko Zarea eta familien animazio gunea. Adar berri horrekin esperantxa düe animatzailearen lan postü erdia, osoa bilakatzea.
Aurore Lorenzi Collectif Souletin alkarteko animatzailea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna