Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Behazaleen iritzia
Emankizüna



Xiberotar beharrünanteri lagüntza emaitez, badü zer egin Kürütxe Gorriak. Behar desbardinak kontütan hartürik, Kürütxe Gorriaren egitekoak hanixko dira: heltüra edo sokorri egiten ikasgiak, odol biltzeen antolatzeak, eskoletako lanentako, edo ere paperen betatzen lagüntzeko. Arropa eta müble emaite edo botüren oliorren berritzearen pakatzeak ere egiten dütü. Urtez-urte, behar horik goratzez doaz Xiberoan. Günean-güneko langüntzen segürtatzeaz gain, Bolibia, Ginea, eta Kameruneko egitasmü zonbait ere lagüntzen dütü. Orotara, 48 bolondresek düe alkartea joanarazten, gehienak emazte direlarik. Biltzar nausian berean, 31 kidetarik, 27 emazte ziren. Emaztea gizona beno esküzabalogokoa da?
Urdinarbeko Bil Xokoa alkarteak eta Usurbileko lagünek 1.500 euroko sos lagüngoa eman deioie Integrazio Batzordeari. Oraikoz, 25 urte badü harremanak badirela Gipuzkoako Usurbilekin eta egiten diren gaüaldien emaitza alkarte bati eskentzen düe. Sos-lagüngoa hori üken düan Integrazio Batzordeari esker 80 bat haur herbal eskolatzen dira ikastoletan. Aurten 100 000 euro bildü behar dütü Integrazio Batzordeak, xedea düalarik kolejioetan lanaren jarraikitzea.
Igaran neskenegün goizan igaran da Collectif Souletin alkarteko biltzar nausia. Jentarte sailean, hainbat aktibitate desbardin dütü proposatzen. 2011an sortürik, 462 familia lagüntü dütüe, 2016an 24 541 kg janari partekatü düelarik. "Epicerie sociale"delakoaz gain plantatzen düe ere sükaltaritza edo kozina ikastaldi bat hababost egün oroz, bai eta baratzekako, josten ikasteko, Bizi-kleta ikasgia edo arigiak. Besta zonbait antolatzen dütüe ere bai eta bakantza denboretako elkaldi elibat ere. Lanpostü denbora erdi bat haboro bada alkartean eta horrek ahala eman dü aurtendanik permanentzia baten zabaltzeko Atarratzen, bi asteetarik behin astelehenez.

