XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Ostiralean « Xiberoan untsa bizitzeaz » eztabada gaüaldi bat antolatürik izan da Atharratzeko Prefosta elkartean.
Eztabada Xiberoa herri elkargoak, Azia, Odace eta Collectif souletin alkarteek abiatürik zen.
 Gaüaldiak arrakasta üken dü 50bat jente hüllantü zaüe.
Urtez urte Xiberoko bizizalegoa apürtzen da, nola egin jentea heben egoiteko edo kanpokoer hunarat jiteko gogoaren emaiteko?
Alkarte eta kirol taldeetarik kanpo, kürütxagüneak eskaz zirela azpimarratü da behin beno haborotan.
Bestalde Azia eta Herri elkargoak ere Xiberoan ontsa bizitzeaz gogozkatzen jarraikiko düe.

Jean Peille Iriart Alozeko auzapeza eta Herri alkargoako haütetsi:


Joana Hoquy Azia eta Prefosta alkarteen kide:

Michel Ocafrain Bankako mera:

Azia Xiberoa biziarazi nahi düan alkartea-k bere gaüaldi eztabadak arrabiatzen dütü !!
Ostirale gaüan Prefosta alkartearen partaidetzarekin Atarratzeko trinket ohian  Xiberoaren bizitzearen egün’oroztako arrenkürak edo indarrak aipatü nahi dira.
Herri alkargoa eta lürraldeari lotürik diren , Azia , Odace eta Collectif souletin alkarteen lan taldearen inkesta baten bidez abiatüko dira Xiberoan problematiken aipatzeko.
Aldude ibarreko gazte zonbait hor dirate ere, ber problematikak edireiten ahal beidira han eta hala gija trükaketa bat egiteko parada date bi gazterien artean.
8ak eta erditan düzüe hitz ordüa Atarratzeko Prefostan(edo trinket ohian),  euskal irratietan eztabadan arrabizitzeko parada badateke ondotik..
Herri alkargoako Jean Peille Iriart:

Alkarrekin bizi elkarteak bere biltzar nausia egin dü igan ostiralean, eta hortan urteko bilan baikorra egin düe.

Elkartea, elbarritüer animazione zonbaiten  proposatzeko eginik da, hala nola elbarritarzün fisiko edo mental dütüen familiak biltzen dütü eta 2 elkaldi antolatzen dütüe trimestrokal izan Handi-ski egünak, arrantzüka edo quad egünaldiak.

Beren lagüntzeko, beste elkarte zonbaitekin ere bai partaidetzak egiten dütüe, hala nola Quad elkartearekin edo kürütxe gorriarekin Mauleko ospitalean, edo Paueko "Association pour la Guidance Parentale et Infantiles" ekin.

Mauleko Osptalearekin ere bai partaidetza bat badü. Hola elbarritüen karreatzeko autoa erabilten dü aste ondarrez.
Xehetasunak Lili Pontau elkarteko lehendakariarekin:




Osagarri mentalaren astea izanez ,Maulen goizaldi berezi bat eginen da  neskenegünean ; helbürüa, eri direnak eta besteak kürütxa ditian kirol baten eginez.
 Gem Etxegoxoki izeneko etxea 2007 tik Maulen bada  antena bat ,non ere errezebitzen diren, depresio, skizofrenia edo beste eritarzün honkirik diren jendeak , Paueko psikiatria zentroaren jarraikiarekin.
Güne hortan, aktibitateak proposatzen dira  eta holaz da neskenegüneko goizaldia antolatü.
Neskenegünean hitzordüa Maulen, egitarauaz xehetarzünak Xiberoa herri alkargoako web günean.

Frederic Etcheverry gem Etxegoxoki animazalea:

Biltzar nausi baikor bat egin dü Xiberoko kürütxe gorrien alkarteak.
Aintzineko urtean 30 lagüntzale  balin baziren aurten 41etarat igan dira.  Aijago ariko dira proposatzen dütüen aktibitate, formakuntza edo lagüngoaren plantan ezarteko.
Sosen aldetik ere, nahiz eta sos lagüngoak apürtü diren, lehen bezain beste eman düe beharretan direner.
Azkenik dagün urteko berritarzün zonbait badütüe. Erakasleen taldeak ikasleen lagüntzen jarraikiko dü eta azterketak prestatzen lagüntzeko talde bat gehitüko da, izan eskolako azterketa  edo lan edireiteko.
Bestalde jarraitzen düe müble, jauntsi edo beste gaüza saltzen beren egoitzan, hots Mauleko ospitale kantüan.
Xehetarzünak Catherine Hameles-Madranges eta Chantal Gillettekilan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan