Soziala - Osagarrigintza

"Osagarri natürala" edo beste gisaz artatzeko lehen Foroa iraganen da Maulen maiatzaren 31an eta arramaiatzaren 1an. Nature en soi alkarteko kideak dira eramaile, alkarte hontan xiberotar, biarnes eta baxenafartarrak dira biltzen. Ostiralean gaüko 20.30tan "Des abeilles et des hommes" filma-eztabada date hedatürik Maule-Baitha zinema gelan. Neskenegünean Mauleko Zerbütxü günean "arta naturalen" metodo ezbardinak erakatsirik dirate. 11.00tan "Pentsamentükarekin xendatzeko bideak" mintzaldia eskentüko dü Christian Casamayorek eta arrestiriko 14.30tan "Bere bürüa nola xinpleki zaintü" argitarzün ekarriko dü Reiter bedeziak. Egün orotan, ekoizle eta alkarteen erakus mahainak izanen dira. Prefosta, dena kitorik da eta eguerdiko bazkaria algarrekin partekatzea proposatürik da.

Entzün Teja Aguer eta Pantxika Etxart "Nature en Soi" alkarteko bi kideak : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Elkarteen foro bat antolatüko dagün setemerez Maulen. Jadanik, alkarte hanitxek baikorki ihardetsi düe xede hori. Alkarteen ezagützeko, egitüra ezbardinak hasi ziren lanean, Xiberoa Herri Alkargoa, Mauleko Hira, Xiberoko Ikastetxeak, Azia, Pitzgarri eta beste gazte alkarte zonbait. Foro hortan, arlo ezberdinetako alkarteek beren bürüa eta lanaren presentatzeko parada badükee.

Entzün Anais Haristoy Ezpeletar gaztea xedea kudeatüko düana : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Bihotzeko Ostatüen segida arrahartü dü "Le panier Souletin" Epizeria Sozialak apirila hatsarreaz geroztik. Janari partekatze, animazione, aktibitate proposatzen dütü beharrünean diren familientako. Haatik, janariarentako, zerbütxü sozialek düe erabakitzen, familiek zer heineko lagüngoa ükeiten ahal düen. Epizeria soziala sortüz geroztik, familiek beren gustüen araberako janaria haütatzen ahal düe parte hartze bat ordaintüz. Janari zatikatze astearte oroz eginen da 14.00tarik 17.00tarat. Horrez gain, sükaltaritza, etxeko aitzinkontüaren küdeatzea eta mekanika atelierak proposatzen dütüe. Elkaldiak eta algarretatzeak antolatüko dira ere üda gabe.

Entzün Aurore Lorenzi "Le panier souletin" egitürako animazalea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

"CIAS" (Centre Intercommunal d'Action Sociale) - Etxen Adinetako Jenteen Lagüntzeko Zerbütxüak bere lan xedeak segürtatzen dütü Xiberoan, apaidüak etxearat ekartez eta etxeko lanetan eskü kaldü oren emaitez. CIAS delako hau adinetako jenteentako, osagarri arrenküra direnentako edo herbaltürik diren jenteentako sortü da. Apaidüa 8 euroen trüküz etxerat ekarririk da. Aldiz, etxenko zerbütxü lagüngoarentako "Segürtantxako Kürütxak edo Mutuelek" düe erabakitzen jentek zonbat oren lagüntza züzen düen. Azken denboro horietan krisa izatez, CIASeko langileek senditzen düe ez dela aija adineko jenteentako,"Erretretako Kürütxak" gerogo eta oren lagüntza gütiago emaiten beitü. Adinetakoentako gogor bada, CIAS egitüran lana ere ez da aijatzen, jente zaharra emendatzen ari beita Xiberoan eta langiletan ez beita kanbiamenik.

Entzün Renée Ihigo CIAS egitürako langilea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Boliviako Tarija eskualdeko haur eta beharrünean diren jenteen lagüntzeko, grane hüste eta brokanta antolatzen dü APETAB 64 alkarteak, apirilaren 7an Mauleko Jai-Alaian. Bada 7 urte jadanik sos biltzen ari direla, düala güti orano sos igorten bazüen, lagüntzaren ekarteko manera kanbiatü düe alkarteko kideek. Tarija eskualdeko jenteek berek eramaiten dütüen xedeak lagüntzen dütüe. Holaz, urde eta oilo hazkuntzen sortzeko lagüntza igorririk izan da, aldi hontan, hur pützü egiteko lagüntza emanik date. Hortarako, Maulen egiten den grane hüstea helbürü hortan kokatzen da. Leküak aitzinetik etxekitzeko 05.59.28.33.51 zenbakiala deit eta etxen ere soberakin dütützüen gaüzak eskentzen ahal dütüzüe alkarteari.

Entzün Madouce Araguas APETAB 64 alkarteko kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan