XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Joritarzünean bizitzeaz mintzaldi atelier bat antolatürik date ostirale gaü hontan (2016/12/16) Mauleko zerbütxügünean gaüko 19:30etarik harat. Gaüaldi hori Nature en Soi alkarteak dü antolatzen eta hortarako Albiana Rachmanto jinaraziko düe. Ezi ohartürik dira, sosa ükenik ere, gabezia sentimentüz beterik bizi direla, elikirik gabe. Gaüaldi hortan teoriaren eta praktikaren bidez erakutsiko düe denak joritarzünean bizitzen ahal girela, boztarioarekilan ; eta hortarako zer ürrats egin behar den ere erakatsiko deiküe. Funtsean, irustarzuna ükeitean beno izaitea beita.
Albiana Rachmanto mintzaldi emailearekin elestatü gira :

Jp Gionnet-ren argazkiaOstirale eta neskenegün hontan, janari biltze bat eginen da, Xiberoko saltegi handien aitzinean. Bildüko den janaria ondotik partekatürik izanen da beharrünean diren jenteer. 2015 an, 3 tona bildü zen eta 107 familia lagüntü ahal izan zen emaitza horri esker. Biltzeak eginen dira Maulen, Intermarché, Carrefour eta Lidl saltegien aitzinean eta Atarratzen Petit Casino-n. Biltzeetan parte hartüko düe, Berrogaineko laborantxa lizeoko ikasleek eta Collectif Souletin-eko lagüntzaleek.
Teja Laborde :

Restos du Cœur edo Bihotzeko Ostatüan izenak emaiteko epea edo artea hasirik da. Lagüngoa ukeiteko züzena badenez jakiteko, kasü emaiten düe galtazaleek zer sos sartze eta elkitze badüen. Halere arrenkürantek  ardüradünengana joan behar düe, kasü bakoitxaren arabera erabakitzen beitüe. Igaran üdan, 73 jente lagüntürik izan dira, eta 16.000 apairü beno haboro partekatü dütüe. Hots, galtazale geroago eta haboro bada, süstut erretretadün eta haur hanitxetako familien partetik. Halere, ardüradüner üdüri zaie erretretadün, berexirik diren gehitü eta ikasle hanitx ez direla ausartzen lagüngoaren galdegitea. Hortarako, ahalkea baztertzeko kanpainak egin gei dütü Bihotzeko Ostatüak. Stephanie Martin-de-Sousa eta Emile Tardan alkarteko ardüradünak :

2015eko Telethon-aUrte oroz bezala, Telethon-a horra da, abentüaren 3an. Haatik, beste urtez Basabürüan kantaldi bat antolatürik zen. Aurten ez date, zeren eta ostirale hontan berean beste kantaldi bat antolatürik beita Santa Grazin erre zen etxearen sustengüz. Abentüaren 3an, ebilaldi bat antolatürik date, Atharratzeko plazan zernahi libertimentü badatekealarik. Oritaraz dezagün Genethon BIO Pro laboratorioak ikerkak egin ditzan egiten direla sos eskentzeak. Bena jakin behar da dohainak oro zergetan elkitzen ahalko direla. Arnaud Villeneuve :

Argazkia : Jean Louis BelhartzPitzgarri alkartea ez da ohizko inganiolekü bat. 6 eta 24 urteren arteko gazteen algarganatzea dü helbürü, mündüaz eta beren arrenküretaz mintza ditean. Hori deikü argitü Beñat Etxebest lehendakariak, alkarteko biltzar nausiaren paradan. Fedea ez badüe baztertzen, Pitzgarri ez da baitezpada, eliza ofizialaren ildotik ebilten. Egünko egüneko mündüan kokatürik izatez, gazteen beldür eta arrenküretaz, mündüaren gorabeheretaz, bena bai eta ere gizaldi baten errealitateaz, hala nola, abortü edo preserbatiboaren erabilpenaz, hitzegiten düe, besteak beste. Pitzgarriko gazteak alkartzen dira asteazken eta ostegünetan, eta opor denboretan, egonaldiak ere antolatzen dütü alkarteak. Beñat Etxebest :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan