Berriak

Bostajoa, Canteria de la Haut, eta Philia kürrak, baita ere Philippe Urrutibehety kantari lirikoa pianoz lagüntürik, kantan ariko dira ostiralean, setemerearen 27an gaüko 21etan Ospitalepeko elizan, Guatemalako haurren alte. Le Quetzal alkarteak, Guatemalako haurren eskolatzeko, edo nekezi haundian diren familien lagüntzeko, ekintzak antolatzen dütü aspalditik. Hemen bildürik lagüngoari esker, arropen josteko lankiak edo baratzeak besteak beste sortürik izan dira jadanik. Ostiraleko kantaldiaren irabaziarekin, informatika gela hornitüko da, oso baztertürik den herri bateko haurren eskolatzearen bermatzeko edo erresteko.
Françoise Tourreuil Le Quetzal alkarteko kidea :
Osagarri sailan, Xiberoa eta Baxe-Nabarre esküz eskü ibiliko dira laster. Zentzü hortan, Xiberoa Herri Alkargoako biltzarrak, Osagarrientzat Leküko Hitzarmenaren izenpetzeko baimena eman dio berriki bere lehendakariari. Hitzarmenak 15 bat lan ardatz finkatüko dütü. Adibidez, barnekaldeko hospitalen arteko koordinazioa lagüntüko dü. Gogoetak alkartürik eramanen dira, bedezi eskasari edo familien lagüntzaileen problematikari besteak beste, arrapostü egokien emaiteko. Prebentzio kanpañak ere alkarrekin eramanen dira. Lan ardatz bakotxeko ardüradünak izentatüz geroz izenpetüko da, Xiberoa eta Baxe-Nabarreren arteko Osagarrientzat Leküko hitzarmena.
Arnaud Villeneuve alkargoako haütetsia :
Azkenekoz, agorrila atsarreaz geroztik Mauleko Ospitaleak züzendari bat badü!!! Baziren hilabeteak züzendaririk gabe ebilten zela ospitalea, eta Olorueko ospitaletik küdeatürik zen. Guadalupa uhartetik heltü den Nicolas Campestre, 45 urteko gizona da orai ardüradün berria. Egün oroztako küdeaketaz gain, bi xede haundi bürützeko izanen dütü, lehenik adinetakoen etxearen arra eraikitze xedea eta bigarrenik ospitalean kokatüko den Artatze Etxe xedearen jarraikitzea.
Entzün Nicolas Campestre züzendaria :
Kidegünak, kirol, kültüra eta alkartarzün alkarteen jeiaren lehen edizioa, setemerearen 26, 27 eta 28an igaranen da Maulen. Alkarteen lan baliosari esker, Xiberoan jentarte bizitarzüna ageri-agerian baratzen da. Ezi, Xiberoan, sail hanitxetako alkarte prunki bada. Jente elibat beren ogüz ari beitira herritarren arteko lotüren plantatzen, kültüraren biziarazten, kirol batetan aritzea edota aizinarte eskentzak antolatzen, üngüramenaren zaintzen edo nekezian direner lagüngoa ekarten. Alkarteetako kide eta joanarazle direnen lana goresteko eta beste jenterik horiengana jinarazteko xedean, Xiberoa-Herri Alkargoak, Mauleko Herriko Etxeak eta gazteen alkarte elibat bai eskoletakoak algarretarazten dütüan Gazte Bilgünea botin plantatzen düe “Kidegünak : alkarteen jeialdia” Maulen.
Sébastien Challa Mauleko haütetsia :
Egitaraua egünez egün heben klixkatzez.
« Jenteen lagüntzea » dolü memento gaixtoetan, lotsen gaintitzea, baztertzea, stressa apürtzea, zoin nahi min arhintzea edo desageraztea jenteen baitan, horideikü proposatzen Véronique Marquet Xiberoan plantatü den therapeuta berriak. Jente bakotxa eta problematikaren araberan 3 teknika ezberdinak baliatzen dütü "Equithérapie, l’Ecoute subtile de soi eta TIPI - "Technique d’Identification des Peurs Inconscientes" delako tresnak. Véronique Marquet therapeuta gisaz, lagüngoa handia ekarriko deizüe egün oroztako min, dolü eta arrenküren gaintitzeko. Sarrikota-Pean jüntatzen ahal düzüe zenbaki horietarat 06. 09.26.33.48 edo 05.59 28 .20. 83 zenbakiala.
Entzün Véronique Marquet therapia ezberdinak presentatzen :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Nolako therapiako lan eramaiten dü, nola ?