- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 3049
Barkoxeko arta etxe berria
Bedezi bat, farmazient bat, bi eri zain eta laster kine bat, hona zertaz osatürik den Barkoxeko Arta Etxe berria. Xiberoko Herri Alkargoaren ideia da, osagarri mündüko jenteen alkartzea arta günetan, bedezi gazteek baldintza horietan bazik ez beitüe honartzen honarat jitera. Mauleko ere, Herri Alkargoa osagarri mündüa estüdio bat eramaiten ari da. Helbürüa da, oraiko herriko ospitale ondoan arta güne baten eraikitzea. Hortara heltzeko, agintarien nahiaz gain, behar beharrezkoa da bedeziek ere bat egin dezen xedearekin. Mementoko, Atharratzen ez bada orano holako ürratsik abiatürik, arrazua da leküko bedeziak ez diralakoz orano xede bati lotü.
Entzün Jean-Marc Baranthol Barkoxeko aüzapeza :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)