XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

"Le panier Souletin" Mauleko epizeria sozialak, aktibitate fisikoa builtatü nahian, bizikleta konpontzeko lankia berri bat zabaltü dü. Lankia hortan, jenteek beren bizikleta zaharrak berritzen ahal dütüe familian, alkarteari eskentürik izan den bizikleta zaharren piezak baliatüz. Alkarteak dei bat zabaltzen dü Xiberotarrer, etxen xoko batean düen bizikleta zaharra eskent dezen. Emaitzak egiten ahal dira Mauleko zerbütxü günean den egoitzan, asteartez egün orotan, asteazkenez 10.30tarik-17tara eta ostegün goizez.

Entzün  Aurore Lorenzi "Le panier souletin" alkarteko animazaleak : 

Egonaldiak eta jüntak proposatzen dütü üda hontan Mauleko Pitzgarri kiristino alkarteak. Üztailaren 10tik-13ala lehenik, 6 eta 10 urte artekoentzat egonaldi bat antolatzen dü Baxenafarroan, Azkarateko akanpaleküan. Izenak eman behar dira üztailaren 7a aitzin. Bigerrenik, Agorrilaren 7tik-10ala, 11 eta 14 urte artekoentako, Landesetako Tarnos Herrian den Baudonne Afrikako mizioneko akanpamentüan beste egonaldi bat antolatzen dü. Honentako, izenak üztailaren 20ko eman behar dira. Azkenik, Pitzgarriko bilgünean egünaldiak proposatzen dütü asteazken oroz üztailaren 18tik harat agorrila ondarra artino, 11 eta 14 urte artekoentzat eta gaüaldiak 18tarik-22tara, 15 urte goiti direnentako ostegün oroz üztailaren 19tik harat eta agorrila ondarreala. Egonaldientako xehetarzünen ükeiteko deit 05.59.28.39.14 zenbakiala.

Entzün Clément Charon Pitzgarri alkarteko animazalea : 

Üdako bakantzentako inganio eskentza presentatü dü Xiberoa Herri alkargoak. Atarratzen David-Enean eta Maulen Peko eskola püblikoan, bi güne zabaltüko dira, üztailaren 9tik agorrilaren 10eala. 4 urteetarik 12 urte artinoko haur eta gazteak errezibitüko dira, egünkal edo egün erdikal. Kalitatezko egitarau bat asmatürik izan da, haurren adina doitürik. Prezio apaltzeak finkatürik izan dira ere, etxenkoen ahalen araberan. Izenen emaiteko 3 egün bada, arramaiatzaren 15,16 eta 20an, 14etarik 18etara, David-Enian Atarratzen Familles Rurales alkartearentako eta Mauleko zerbütxügüneko Ahüzki gelan AEL alkartearentako.

Entzün Mathias Davant AEL alkarteko bürüa : 


Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri alkargoako lehendakaria :

Fedea eta sinestea haurtzarotik hazten beita, Pitzgarri alkarteak urte orotan animazione eta inganioak eskentzen dütü. Eki kilometroak, ikastetxeetan permanentziak, antzerki ateleriak, Pitzgarriko bilgüne ala bakantzetako egonaldiak, segür badüe zer egin eta antola Maite eta Clément bi animazaileek. Aktibitate güzi horik ontsa ebilten badira ere, haur eta gazte haboroen hartzeko prest agertü da alkartea bere biltzar nausian. Üda hontan egonaldiak proposatüko dütü eta horren berri dükezüe laster irrati hontan.

Entzün Jeannot Etxetto Xibero Gaineko erretora :

Bestetan bezala, Xiberoko üsantxak kanbiatzen ari dira. Familia ez da leheneko ber habia, ondorioz adinekoak beren ogüz bizitzera behartürik dira. Ospitalatürik ez izateko, beren beharrer egokitürik den sare zabal bat beharrezkoa da. Harreman horien kudeatzea da "Xenda" alkartearen helbürüa eta bere bürüa ikusten dü Xiberoko "Osagarri Plangintzaren" gogoeta lanetan. Arren, ez bada deüsere egiten, hebentik eta laster gure probintzia bedezirik gabe baratüko da, jakitez oraikoek 50 urtez goitikoak direla. Lehen bai lehen, Xiberoa Herri Alkargoak osagarri sail zabal bat antolatü nahi dü leküko ospitalekin lotürik.

Entzün Christian De Gaye bedezia Clic Xenda alkarteko bürüa : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan