Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Epaitegitik
Emankizüna
Maritxu Lacarrieu
Artxiboan



Negüa badoan aldi oroz, Bihotzeko Ostatüetako lagüntzaileek Mauleko kaserna ohiko leküak hüsten dütüe Banque Alimentaire alkarteari lekükoa emaiteko. Urte oroz bezala, guretako bilanaren egiteko parada da. Lan mündüan ez bezala, Bihotzeko Ostatüetako 25 lagüntzaileek geroago eta lan haboro badüe. Negü hontako aste bakotxan 740 bat apairü eman dütüe, eta erran behar da, leküko saltegi handien eta Axuria kooperatibaren lagüngoari esker posible izan dela, jenteek eman janari güzia ahatze gabe.
Xenda alkarteak adinetakoak lagüntzeko zerbütxü bat antolatzen dü. Bolondresak 9 dira, adinetakoen etxeetara joaiten direnak. Beharren arabera ari dira, erran nahi beita zonbaitek komesioneka joan behar badüe lagüntzen dütüela... bena beste zonbaitek elestatzea baizik ez düe galtatzen. Hala da Jean Marc Baratxegarrai gamearrarentako. Bere arrebak proposatü zeion Xenda alkarteko lagüntzaile bat bere etxetik iragan zedin, eta erran deigünaz, laket da Fantxoa Casetekin elestatzeaz. Hamabost egünetarik behin joaiten zaio Gamererat, bena beste etxe zonbaitetan üxüago biltzen dira. Xendak 9 lagüntzaile dütü oraikoz gisa hortan ari direnak, bena erran gabe doa haboro izatea ez litzatekeala gaizki. Interesatüek Xenda deitü behar düe ondoko zenbakilat : 05 59 28 13 56.

Ehün bat ikasle dira Sohütako lizeoan Chatel erreformaren kontre altxatü direnak. Iragan ostiralean (abentüaren 18) hasi ziren manifestaldi batekin, Mauleko beste lizeoetako ikasleak bildü nahian. Champotik hasi ziren eta han zonbait adixkide berenganatü, eta San Frantsesen berriz arrakasta güti kausitü züen. Hots, ez ziren antolatürik. Egün berriz (abentüaren 16), Sohütako lizeo aitzinean sü bat piztü düe hotza ez dadin traba izan, eta edari beroak ere badütüe. 

Etxeetako artatze zerbütxüetan ari diren sindikatek deiadarra jo düe, beren ofizioen zailtarzünak ezagütarazteko. Etxez-etxe ari direnen arrenkürak zenbakietan ere agertzen dütüe : 10 000 lanpostü desagertzeko püntüan, 100 egitüra ezberdin desagertürik eta beste 400 (alkarte edo beste) zailtarzün gorrian. Hortan izatearen zergatiak hanitxak dira, bena bereziki zerbütxü oren baten prezioa aipatzen da, eta prezio hortan estatüak eta departamentüak bere gain hartzen düen parte ttipia. Argiki erraiteko, alkarte batentako lan orena 18 eurokoa delarik, erakunde püblikoek bere gain hartzen dütüe 17 euro. Departamentüaren arabera ezberdintarzünak badira halere. Estatüaren partetik berriz, geroago eta parte hartze apalagoa da.
Lokotin, Kamerunen, osagarri arrenküra handiak badütüe (bereziki Ihesa edo Sida eta paludismoarekin), eta ahal güti erien artatzeko. Christian de Gaye (argazkian erditan) Mauleko sendagileak hanko egoera ontsa ezagützen dü, eta ontsa badaki osagarri mailan zertan diren lehentarzünak. Erran behar da bere alkartea (Les Chemins de Lokoti) Kameruneko beste alkarte batekin ari dela alkarlanean. Gisa hortan, afrikarren galtoer ihardetsi nahian ari dira lanean heben. 

