Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter

Düala urte bat eta erdi, Xiberoko Botzak deliberatü züan kanbiamen amiñi baten ekartea bere programazioneari, euskararen bultzatzeko eta behazaletaz hüllantzeko, hola zen sortü arrestiri askaria emankizünaren xedea.
Aurten xedea berriz abiatzen da sürprisa zonbaitekin.
Xehetarzünak Iulen Guiresse, Maider Zügün eta Benat Larrori-ekin :
Goxoki bizi eta Ahalen festibala alkarteek animazione franko pentsatü dütüe estreinatze honenetako : jokü, sükalte atelier, masajeak…
Miren Juzan antolazaleetarik batak xehetarzünak eman deizkü :
Malaurie Cabé, Osteopata Xiberoaren gainti etxez etxe kurritü da jenteen sendotzeko.
Egünko egünean bere lana jarraikitzen dü liberalean, bai eta ere bere osteopate gela berrian.
Ez bada aija 25 urteetan enpresa baten sortzea, erraiten deikü, alkartarzüna senditü züala xiberotarren partez.
Zabalik da astelehenetik neskenegün goizealat, eta hitzordüak hartzen ahal dütüzüe Doctoliben bai eta ere 0680997926 zenbakialat.
Xehetarzünak Malaurie Cabe:
Astearte arratsan Larrañen aztal beharria hautse düan emaztea sokorritürik izan da asteaken egüerditan.
Canyoning egitera joanik zen 55 urteko emazte bat kolpatü da Olhadübiko arroila zokoan.
50 sü ehaile eta lagüntzale beno haboro jüntatü dira haren lagüntzeko.
Lanoak helikopteroa trabatü badü, azkenean goiz ürrentzean lanoaren altxatzeak helikopteroa hüllantzea ahalbidetü dü ; hola Paueko ospitalera eraman düe.
Jean-Dominique Iriart:
SIAD edo Xiberoan etxeetara horra diren erizainen zerbütxüak bere biltzar nausia egin dü düala güti.
Bilan baikorra egin düe jakitez iragan urtean 84 jente lagüntü dütüela, 18 urtetarik 101 urte artekoak direlarik.
Zerbütxia preziatürik da azken inkestaren arabera : eta hortaz xehetarzün eman deikü MAX Dallier alkartebürüak: