Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen

Ospital Lambert Garindaineko txapeldünak!!
Giro ejerra Mauleko Hitza Hitz festibalean!

Maulen osagarri etxean bulego berri zabaltü da emazteer züzentürik.
Etxean, lanean edo kanpoan jasaiten dütüen bortizkeriak behatü eta lagüntü da haien helbürüa.
Paueko ospitaleak dü xedea eraman, ohartü beitira hiri günetarik hürrün diren emazteak ez direla aisa hüllantzen haiengana.
Fabienne Micots erizainak esplikatzen deikü zer proposatüko den :
Jakin küxelüzko alkarrizketak direla.
« Contrat d’engagement jeune » izeneko kuntratüak ikasketetarik landa, permisaren igaraite edo ikastaldi baten egiteko denboran errebenio bat eskentzen dü.
Gazteak hilabetean 15-20 oren aktibo igaraiten badütü,520 euro irabazten ahal dütü hilabetean.
Mission Locale zerbütxü püblikoak gazteak lagüngoa honen ükeiten lagüntzen dütü.
Lagüngoa hori bena bai eta ere Mauleko Mission Locale-n zer zerbütxü proposatzen düen erraiten deikü Arantxa Oxandabaratz-ek:
Xiberoan ere jente mobilizatzen da eri direnen süstengüz sos biltzeko.
Aste undar hontan date eta Xiberoan ere hitzordü desbardinak emanik dira, süehaile, lagüntzale eta xiberoko komertsantek batarzünak antolatürik.
Neskenegüneko Montori Atharratze ebilalditik landa bazkaritü nahi bazide izena honarat deitzez eman ezazüe:06-89-25-88-46
Xehetarzünak antolazale diren Añeta Etxemaite eta Marion Burcudoy-ekin:
CPF deitzen den compte personnel de formation delakoari esker, kürütxa bat badüe langilek, laborariek eta ofizialek beren bürüaren formatzeko.
500 euro urtekal sartzen da kürütxa hortan, 5000 euroko zelau batekilan.
Bena arrakasta sobera izan da eta ondorioz formakuntza galtoak lau aldiz emendatü dira...
2023tik aitzina frantsesen gobernüak formakuntzaren parte baten pakaraztera deliberatü dü.
100ko 20 ala 30ko pakatzea aipatzen da formakuntzaren arabere.
Alain Etcheberri "etche formation" formakuntzan jakintsü den enpresako bürüa:
Hori da ikertü nahi FRAKTAL xedean.
Hortan parte hartzen düe 2 ikerlariekin batean, Azia alkarteak eta herri alkargoako Xiberoko poloak.
Abentüaren 8an gaüaldi bat antolatürik date Xabier Itzaina zientzia politikoetako ikerlariarekin, kültürra eta xiberoko iniziatiben arteko lotüraren aipatzeko, besteak beste garapen irainkorraren aldetik, Urdiñarben arratseko 7 orenetan. Oroer zabalik date, parada bat xiberoan diren xede desbardinen aipatzeko.
Artean gaüaldi horren antolatzeko Azia alkartearen facebook-aren bidez galtotegi bati arrapostü emaiten ahal da edo lotüra honen kopiatzez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdEILigQYdQlN4GrLqPxjCcC01_TO9Hs1oP4jxEp5dAI_50_w/viewform
Laure Etxeberriborde Aziako langileak xehetarzünak emaiten deizkü: