XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Baxoko probak abiatü dira Arramaiatzaren 16an filosofiarekin. 
Ikaslek bi geien artean hautatü behar izan düe : « Teknikak gure geroa baldintzatzen dira ? » edo « Egia beti sinesgarri dea ? ». 
Bestelan dokumentü baten esplikatzea ahal züen haitatzen, John Rawls-en Justiziaren theoriako pasaje bat. 
Beste baxoko probak aste hontan izanen dira, eta ahozko handia ondoko astean iganen düe ikasleek. 

Sohütako lizeoaren aitzinean ginen ikasleen abisaren ükeiteko :

 
Previous Next

Sohütan hiru alojamentü berritütik izan dira « HSA habitat sud atlantique » eraikuntzari esker.
Berritze kontratü batiri esker, fresak oro pakatzen dütü HSA-k eta 50 urteen bürüan alojamentüak arrajinen dira herriala.
241 000 euroko kostea izan da orotarat eta Sohütako herriko etxeari lotürik diren alojamentüak dira.
Bi T2 heineko alojamentüen haütüa egin da, aijago alokaidatzen direlakoz eta galtoa hor delakoz
T1 bat gehitürik izan da.
Herriko etxeak beste 5 zozial alojamentüen projeta balüke ondoko urtearentako
Sohüta da Xiberoko bigerren herria jentezionearen aldetik.
1100 bizizaleekin herritarrik galdü ez düan herri bakotxetarik izan da Xiberoan INSEE frantziako eraikuntzaren arabera.

Xehetarzünak Christelle Mange Sohütako auzapezarekin :

Previous Next

Lixozen den Cheval bleu izeneko alkarteak, bortizkeria fisiko eta sexüalak bizitü dütüen haurrak lagüntzen dütü.
Strüktürra horren berezitarzüna da kabaleekin lan egiten düela, hontarzün andana bat beitira haurren konfientsia -rentako. 

Bena sozial arloa güti lagüntürik izatez finentzialki, alkarteak kantaldi bat antoaltzen dü sos lagüngoa baten ükeiteko
Hitzordüa apirilaren 11an 20k30 etan Urdiñarbeko elizan.

 

Xehetarzünak :

Previous Next

Maiatzan ürrentü da INSUP-en ikastaldia lan eta ikasketa mündütik aspaldian hürrüntü diren pertsonentako. Helbürüa argi da : aktibitate batetara bideratü gure lürraldearen ezagütza hobetüz.

5 hilabeteko ikastaldia proposatzen dira üsü nazionalitate desberdinak eta bizi ebilbide nahasiak dütüe parteharzaler.



Dagün formakuntza arramaitzan hasiko da Atharratzen. Informazio haboroentako insup.org / 05 59 46 36 00.
Previous Next

Aurten ere Integrazio Batzordeak sosaren biltzeko kanpaña bat eginen dü « Denak inklusioaren eragile » lemarekin. 180 000€ biltzeko xedea düe Martxoaren 26etik goiti, kanpañaren haste data ofiaza beita, bena urtean zehar ere beste animazioneak egiten dütüe. Frantziar estatüak lagüntzen badütü, lanpostüen erdia ben haboro ez düe segürtatzen ahal lagüngoa horrekin, horrentako urte oroz, kanpaña hori egiten düe.

Maite Erremoundeguy :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan