XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

osagarrigintzako ministrari gütün bat igorri da Olorueko ospitaleaz

Olorueko ospitalearen süstengatzeko , departamentüko haütetsi oroek gütün bat izenpetü düe.

Depütatü, senadore ala herriko auzapezek bat egin düe dei horrekin.

Frantsesen osagarrigintzako ministrari helarazi düe gütün hori, hitz ordü baten galtatzeko eta elkibide baten atzamaiteko.

Erran behar da Olorueko urgentziak biarnoa, biarnoko ibarrak eta Xiberoako herritarrak errezebitzen dütüala.

 

Inaki Echaniz NUPES depütatüa: 

Bernard Uthurry Olorueko mera: 

Previous Next

4 hamarkadatan (1981-2022) kanbio handiak izan dira, hala nola, lehen lehia edo konkürrentzia handia baldin bazen, orai osagarri langileak alkarlanean ari dira.

Bestalde, Covid-a eta nola kudeatürik izan den eskandalagarria dela, izan pikota, maska, ekonomiaren eküatzea eta beste aipatü deigü.

Horri lotürik, lobi farmaceutikoaren indarra ere aipatü dü, bena baita ere nola bedezi hanitxek nahiago düen sendatü eziz eta sakelak bete.

Christian Roget:

 

Giltzak: ,
Previous Next

Mauleko Kürütxe gorriak bere biltzar nausia egin dü düala güti.

Alkarteak hainbat ekintza ezberdin antolatzen dütü urtearen kurtsean.

Eskoletan, lizeoetan, herrietan, kirol taldetan iragaiten dira, lehen sokorrien ikasarazteko jenter.

Bestalde, egoitza berri bat düela eta, denda bat zabaltü düe aurten.

Kürütxe gorriaren aktibitateen berri emaiten deikü Maite Echeverria-k:

 

Previous Next

Kardiologo berri bat instalatü da Mauleko osagarri zentroan.  Kardiologo bakarra da heben gaindi. Metz-eko klinikan arizan da lanean 20 urtez eta erabaki dü ezagützen ez düan esküalde hontarat jitea. Kardiologo izanez gain, kirolan berezitürik den kardiologo bat da ordüan harat hüilantzen ahal dira adin orotako kirolariak jakiteko kirol egiten ahal düenez arriskürik gabe.

Alain Serri, Mauleko kardiologo berria:

Previous Next

Hori dü proposatzen asteazken huntan Collectif Souletin alkarteak.

Txontxongilo egite ateleria bat eta gero Elisabeth Hermilek istoriak kuntatüko dütü, Michel Garat gitarra joailearen müsika eztiari esker.

Barbalot ttipien mündialat bidajaziko zütüe, ideian düe ere sortü berri diratean txontxongiloen biziaraztea.

Familiarekin memento goxo baten igaiteko parada, asteazken hontan arrestiko 2eterdietan txontxongilo egitea, 3eterdietan istoria kuntatzen hasiko direlarik, Atharratzeko herri erdiko parkuan.

Collectif souletin alkarteko Miren eta Pascale:

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan