Berriak

Lehentze departamentüan, diabetari sentsibilizatzeko egün bat antolatürik da. Eta hau Xiberoan iganen da Onize Pean igante hontan, martxoaren 11n.
Bi diabeta tipo badira, bata haurtzarotik badena , type 1 izenekoa eta bigerrena bizian kurtsean hasten ahal dena type 2 izendatürik.
Nahiz eta jente hanitx hortaz hunkirik diren ez da hanitx aipatürik eta horrentako egün hori da antolatürik.
Egitarauan goizan 10etan ebilaldi bat 7km-koa, ondotik bazkaria eta 2ak30tarik goiti osagarri arloko profesional zonbait badirate informazione haboro emaiteko.
Xehetarzünak Soul’diabete alkarteko Eric Sallato ekilan :
533 elkaldi egin dütüe igaran urtean Mauleko su ehaileek. Kasik 2 egünka egiten du. Horietarik 409 destrenpüentako elki dira.
Ondotik süteentako elki dira, jüstoki Bordale üngürüala joan ziren hebenko zonbait oihanak erretzen ari zirelarik. Eta departamentu hontan izandako uholdeentako ere eskü kaldü bat eman ziren Biarnoan.
Urtebürü andana bat baziren ospatzeko sü ehailen agiantzetan : 120 urte Maulen hasi zela kaserna, eta 20 urte Mendialde kantüko bastimentü horietan instalatürik direla.
Ez badira jente eskas ere, interesatürik direnak harat hüllantzen ahal dira .
Pepela Mirande SDIS-eko bürü ohia eta konseilü orokorrekoa :
« Contrat d’engagement jeune » izeneko kuntratüak ikasketetarik landa, permisaren igaraite edo ikastaldi baten egiteko denboran errebenio bat eskentzen dü.
Gazteak hilabetean 15-20 oren aktibo igaraiten badütü,520 euro irabazten ahal dütü hilabetean.
Mission Locale zerbütxü püblikoak gazteak lagüngoa honen ükeiten lagüntzen dütü.
Lagüngoa hori bena bai eta ere Mauleko Mission Locale-n zer zerbütxü proposatzen düen erraiten deikü Arantxa Oxandabaratz-ek:
Maulen osagarri etxean bulego berri zabaltü da emazteer züzentürik.
Etxean, lanean edo kanpoan jasaiten dütüen bortizkeriak behatü eta lagüntü da haien helbürüa.
Paueko ospitaleak dü xedea eraman, ohartü beitira hiri günetarik hürrün diren emazteak ez direla aisa hüllantzen haiengana.
Fabienne Micots erizainak esplikatzen deikü zer proposatüko den :
Jakin küxelüzko alkarrizketak direla.
CPF deitzen den compte personnel de formation delakoari esker, kürütxa bat badüe langilek, laborariek eta ofizialek beren bürüaren formatzeko.
500 euro urtekal sartzen da kürütxa hortan, 5000 euroko zelau batekilan.
Bena arrakasta sobera izan da eta ondorioz formakuntza galtoak lau aldiz emendatü dira...
2023tik aitzina frantsesen gobernüak formakuntzaren parte baten pakaraztera deliberatü dü.
100ko 20 ala 30ko pakatzea aipatzen da formakuntzaren arabere.
Alain Etcheberri "etche formation" formakuntzan jakintsü den enpresako bürüa:
