XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Sartzea ez da sinple izan kovidarekin

Hebentik aitzina ez dira haboro klasak zerratüko!

Frantses estatüak lege berriak iganarazi dütü eskolaren sartzearentako.

covid kaxü ühain berriari bürü egiteko plantatü dira mesüra horiek.

Haatik, klasa zerratzearen mesürak ahintürik izan dira.

Kanbiamen nausietan: haur bat positibo agertüko delarik, zazpi egünez behezi beharko da, bena ez da klasa osoa zerratüko, lehen egiten zen bezala.

Eta pikotatürik diren Kasü kontakt direnentako, eskolan kurtsoak jarraikitzen ahalko dütüe, bena egün oroz testatzez.

 

André Larralde kolegioko bürüa: 

Egüberriz ere euskal presuneen süstengüa hor da

Eüskal presune politiken alte alkarretaratze bat Egüberri egünean !

Familiarekin edo lagünekin bestatzen den besta egün hortan, üsatüan bezala presontegian direner pentsamentü bat eta alkartarzüna erakutsi nahi düe.

200 dira eüskal presoak.

Hitzordüa  abentüaren 24an Mauleko herriko etxe aitzinean gaüko 6orenetan.

Eta urtarrilaren 8an ere Baionan eta Bilbon manifa handiak izanen dira presoren alte .

 

Artzen Letona: 

Previous Next

Aldi hontan ostirale eta neskenegun hontan dirate Mauleko 3 saltegi handien aitzinean;

Hala nola inter, carrefour eta liddlen aitzinean.

100 bat familia hots 180bat jente laguntzen direla.

Azpimarratzekoa da heben ez dela beharrunanten emendio handirik izan azken aldian.

Urte oroz guti gora behera 3 tona eskentzen dutie xiberotarrek janari bilketa hontan

Bestalde janariaren biltzeko 2 egunetan laguntzale eskaza die, arren eskukaldi baten emaiteko izena emaiten ahal duzie  collectif souletinealat deitzez : 07.70 15 .45.61

Collectif souletin alkarteko Teja Laborde :  

 

Haurren pikotatzeaz zer diozie??

Ahül ala immunitate gütiago diren 5-11 urteen pikotatzea.

Huna frantsesen gobernüaren azken proposamena.

Ez bada bortxatürik eta haur zunbaiter baizik ez bada züzentürik mementoko, argi da haur oroer zabaltzeko ahala jinen dela.

Xiberoko aitetamen ganat hüllantü gira ikusteko zer zioien mesüra hortaz.

Ohartaraz  dezagün beste mesüra elibat proposatürik izan direla atzo : diskoteken zerratzea ala orano maskaren erabilpenaren indartzea

 

Züen abisa:

Previous Next

Badü urte jadanik Boliviaren aldeko alkarteak La Paz herriko kartiel bateko familiak lagüntzen dütüala.

Jadanik zailtarzünetan ziren familiak orano haboro kaltetürik izan dira covid krisiaren ondorioz.

Boliviaren aldeko alkarteak negü oroz biltzen düan sosa baliatzen dü han oinarrizko janhariaren erosteko : irina, olioa, sukrea…

Azken garage hüstea ez zen egin denbora txarragatik, ordüan ideia berri bat plantan jarri düe : zopa saldü Mauleko merkatüan.*

Madouce Araguas :

Neskenegün hontan han dirate, leküan bertan merkatüko baratzekiak sükaltatüz.

10ak30tik goiti züen boteila ekarriz edo bertan edanez zopa goxo bat gozatzen ahalko düzüe La Paz-eko familiak süstengatüz !

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan