Berriak

Igante goizan, mezaren ondotik, Marc Aillet apezküpearekin estrenatürik izan da Mauleko eliza kantüko Sokorri Katolikoaren egongia berria.
Beharrünanten lagüntzeaz gain, momentü goxo baten partekatzeko parada eskeiniko dü lekü berriak.
Jeannot Etcheto apeza eta Sokorri katolikoko lagüntzaileelibatengana joan gira:
Kinesiologia ez dakizüe zer den? zertan lagüntzen ahal dü??
Sonia Bassano muskildiarrak hori baita masaie ezbardinak eskentzen dütü Muskildin berean.
Xehetarzünak oro heben:
Alkarrizketa llabürtürik:
Harekin harremanetan sartzeko deit 06.60.39.53.93 zenbakialat
edo idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidealat,
facebook: https://www.facebook.com/Sonia-Bassano-Kin%C3%A9siologie-et-Massage-104375161919328
instagramen:https://www.instagram.com/sonia_bassano_kinesio_massage/
Hebentik aitzina ez dira haboro klasak zerratüko!
Frantses estatüak lege berriak iganarazi dütü eskolaren sartzearentako.
covid kaxü ühain berriari bürü egiteko plantatü dira mesüra horiek.
Haatik, klasa zerratzearen mesürak ahintürik izan dira.
Kanbiamen nausietan: haur bat positibo agertüko delarik, zazpi egünez behezi beharko da, bena ez da klasa osoa zerratüko, lehen egiten zen bezala.
Eta pikotatürik diren Kasü kontakt direnentako, eskolan kurtsoak jarraikitzen ahalko dütüe, bena egün oroz testatzez.
André Larralde kolegioko bürüa:
Idauze Mendin plantatürik da Evelyne Méau natüropata. Elikatzeko manera edo lantareen erabilpenean aholküak emaiten dütü.
Indüstriako janariak sortzen ahal dütüen eritarzünak geroz eta haboro agertzen direla azpimarratü deikü : jaten dügüna gure osagarriaren zaintzeko lehen ürratsa da harentako.
Eritarzünak sortzen dütüan sintomoak gorde ordez, horien ütürria txerkatzen eta zaintzen da natüropatian.
Besta ondoko horietan, erromero infüsioneen egitea proposatzen deikü Evelyne Méau natüropatak gibelaren xahatzeko.
Gaüaz tisana bat prestatzen ahal da, edo goizean zitru jüsa hur epelean edan genezake ere bai.
Pentsamoldea zaintzen dela ere bai azpimarratü dü, hortarako hoberena telebistaren itzaltzea delarik !
Evelyne Méau :
Eüskal presune politiken alte alkarretaratze bat Egüberri egünean !
Familiarekin edo lagünekin bestatzen den besta egün hortan, üsatüan bezala presontegian direner pentsamentü bat eta alkartarzüna erakutsi nahi düe.
200 dira eüskal presoak.
Hitzordüa abentüaren 24an Mauleko herriko etxe aitzinean gaüko 6orenetan.
Eta urtarrilaren 8an ere Baionan eta Bilbon manifa handiak izanen dira presoren alte .
Artzen Letona: