XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Previous Next

Atharratzeko bedeziek pikotatze kanpaina igikor bat plantatü düe. Pikotatze zentroetan lekü eskazian dira.

Astelehenean hasirik Atharratzerik ostiralean ürrentüko düe Ligin.

Larrainerat izan gira: 

Previous Next

Muskildi eta Urdiñarbeko bizizaler segürtarzün haboroen ekarteko xedearekin bidearen arregiten ari dira.

Xizterra ostatüaren üngürüko Ahetzea kartieletik Muskildiko sargialat arte: 4 günetan lanak egin dütüe jenteen abiadüaren ttipiarazteko.

Bestalde, Muskildiko herriko etxeak aphezetxeko 2 apartamentüak berritü dütüe.

Pepela Mirande, Philippe Goihetx eta Josette Boscq: 

Previous Next

Igan neskenegünean, Apetab edo Boliviaren aldeko alkarteak bere biltzar nausia egin züan.

2020an nahiz eta ekitaldi hanitx ezeztatürik izan ziren, sos biltze zonbaten bidez ekintzak egin ahal izan dütüe Bolivian.

Madouce Araguas-ek dena kontatü deikü :

Previous Next

Düala 3 aste Astrazeneca pikotatzen hasi dira bedeziak bena txertoaren hornitzea oso gogorra da.

Maiatza hatsarretik goiti, aski galto baldin bada, herriz herriko txertatze kampaina bat plantatü gei da basabürüan, Pfizer txertoarekin.

Txertoa egin nahi düen 60 urtetik goi goitiko herritarrek, beren herriko etxea informatzea galteginik da. Herritarren numbrea bildü bezain laster, prefetüari txertatze igikor baten plantatzea galteginik izanen da.

Hortarako, binaka, bedezi bat eta erizain bat herrietako geletan kurritüko dira süehaileen kamiu batekin herritarren pikotatzeko.

 

Agathe Beuscar Atharratzeko bedezia :

Zentako aide kalitatea txarra zen martxo hatsarrean?

 Hilabete hatsarre hontan  aidearen kalitatea izigarri txarra izan da  Xiberoan. Üsüan kozadüaren goratze horik üdan haboro igaiten badira, Saharatik horra zen hain batengatik goiz izan dira aurten.
Kozadüra indüstrietarik, berogailüetarik eta karreiüetarik horra da haboxienik eta heina izigarri azkarra delarik lanjoros izaten ahal da hanitxen osagarriarentako.
Atmo izeneko alkartea bada frantzian, aide kalitateaz axolatzen da eta egün oroz zenbakiak argitaratzen dütü.
Aholkatzen düe aide kalitate txarra delarik aktibitate fisikorik ez egitea eta osagarri arrenküra direntako ez elkitzea ere hen etxetarik.

 Julie Gault Atmo-ko langilea :

https://www.atmo-nouvelleaquitaine.org

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan