XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Entrepresa berri bat bada Xiberoan : Ametxeco

Ametxeco da Xiberoan abiatü berri den entrepresa berria. Maider Larroryk dü abiarazi, 26 urtetan, eta 3.000 euroko sos lagüngoa üken dü CLEJaren partetik. Entrepesa honek hozberoaren ikerkak eginen dütü etxe berri baten eraikiaraztean. Ikerka horren egitea legez behartürik da etxe baten eraikitzeko baimenaren ükeiteko. Harek baimenaren emaiteaz gain, ikusten ahal dü ea kanbio elibat egiten ahal direnez isolazionearen aldetik edo beste. Jakitez jabeek düela haütatzen zer sos hein ezarri nahi düen. Ametxeco entrepresak etxeak arraberritü nahi dütüener ere aholkü emaiten dü. Iragan astetik aitzina bülegoa Irabarneko Lankia Bermagian edo « pépinière d'entreprises » delakoan kokatürik dü. Maider Larrory :

Gurrin aski ükenen dügüa egüberriko biskotxen egiteko?

Larrazken hontan, gurrin eskaza da mündü osoan ; gurrin egileak gütitu dira prezioak txarrak zirelakoz, eta galtoa emendatü beita orai ez da aski eskaintzik ! Egüberriko bixkotxaren egiteko aski ote izanen denez arrenküra dira okintegietan. Eskazaren arrazu horiek badüe historia bat ; Azken 10 urtetan, esne egilek primolstein arraza lehenetsi düe. Azken honek gizen aski ez düalarik gurrinaren ekoizteko bena ezne hanitx ekoizten dü. Johañe Etxemendi gurrin ekoizlearen lekükotarzüna :


Jean-Marie Jaureguy okinarena :
Egoitza arraberritü dü Xiberoko SAEP edo hur partxuergoak

Garindaineko bere egoitzan SAEP hur partxuergoak berritze lanak ürrentü dütü. Miliu bat euro beno haboro despendiatürik izan dira lan horietan ; ezi, üdan, itsas belar edo algue delako horietarik bazüen hodietan. Hebentik aitzina, aldiz, hariña irazkei berriarekila, horietarik ez date haboro. Pierre suhescun SAEP bürüa :

Espartin egileak kexü!

Mauleko espartina egileek ez düe begi honez ikusten Eüskal Hirigüne Alkargoaren xedea : espartina ateleia baten plantatzea Maulen! Dioienaz, konkürrentzian sartüko da Mauleko espartiña ateleia ; audela sos püblikoaren lagüntzarekin. Iragan astean, Eüskal Hirigüne Alkargoaren bilküran bozkatu zen egoitza zahar baten erostea ateleiaren muntatzeko. Lanak hasten ahal lirate 2018 ko urte erditsüan! Bestalde, "Mauléon ,maule" markaz jabetü da Eüskal Hirigüne Alkargoa, espartiña osoki Maulen eginik delako marka beita. Mauleko espartiña egileak kanpo baratzen dira, espartiña zola Bengladesh-etik jinarazten düelakoz. Espartina egileak ados dira müseo baten egiteko bena ez düe nahi ateleia bat haboro ! Armand Marza espartin egilea :

Oroc Batek bere salgia estrenatü dü

Oroc Bat izeneko entrepresa, pate eta urdanki egileak salgia berri bat estrenatü dü. Lüzaz, Bildozen ber günean egonik, orai beren bastimentü berrian sartü dira administrazioneko langileak, bai eta salgia berriko langilea. Hontan, Oroc Bat entrepresaren mozkinak edirenen dira hor, prefosta, bena bai eta kartieleko ezti edo ardua bezalakoak ere. Oroc Bat 1965ean sortü zen eta egünko egünean 22 langile badütü. Françoix-Xavier Parrel Oroc Bateko bürüa:


Hervé Lanouguere Okina entrepresako bürüa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan