XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Oroc bat saltegi berri bat

« Oroc bat » izeneko enpresa, pate eta urdanki egileak saltegi berri bat estrenatü dü astelehen hontan. Lüzaz Bildozen ber günean batürik, orai beren eraikuntza berrian sartü dira administratiboko langileak bai eta saltegi berriaren langilea. Saltegi hortan, oroc bat enpresaren ekoizpenak edirenen dira prefosta bena ere leküko ezti edo ardo bezalako ekoizpenak. Oroc bat 1965an sortü da eta 22 langile badütü Parrel jauna Oroc bateko züzendaria:

Haurtzain etxe bat Ezpeizen setemetik goiti!

Dagün setemean haurtzain etxe berri bat zabaltüko da Ezpeizen. Julie Haristouy eta Félicia Martingorena bi haurtzain gazteek bi haur etxekitzen ahalko dutue bakotxak eta 6 hilabeteren bürüan bakotxak haur bat haboro begiratzen ahalko dü. Setemearen 4ean bere bortak zabaltüko dütü : Felicia Martingorena eta Julie Haristouy :

Aguerrian jagoiti lo egiten ahal da!

Hiru urte hontan MauleLextarre hotelik gabe egon ondoan, Agerriakoa zabaltü berri da. Mauleko hiriak erosi züan fraidetegi ohia düala urte zonbait eta erabaki jatetxe-hotel baten egitea güne hortan. Agerrian da 5.000 metra karratüko bastiza bat eta üngürüan dütüan lür pezak, laborari batek joanarazirik direnak. Orotara, 2 miliu euro kosta izan diren lanak egin dira hotel-jatetxearen egiteko. Haatik ez da dena ber denboran zabaltüko, jatetxeak larrazkena gabe ez beitütü bere bortak zabaltüko. Alain Durin da Agerriaren züzendari berria. Landesetarik horra da eta Maule-Lextarrera jin beno lehen mündüaren gainti kurritü da :

Barkoxen Xips-ak ere bai egiten dira!

Etxen egin mozkinak bestelakatü ! Hala zoin xederekin, Barkoxen laborari plantatü den David Etxekopar ‘Attuli'. Eskolatzeak ürrentü ondoan, etxerik kanpo lan egin dü urte zonbaitez eta erabaki dü etxekoen etxaltearen arrahartzea. Ideiaz beterik, etxaltean egiten zena arra-ikusi dü eta bere gustüko dütüan mozkinak egiten dütü. Hala, ardiak ützi dütü behiak hazteko eta horien aragiaren bestelakatzeko, erran nahi beita janari adelatüak edo ere aragi idorra. Eta oraikoan lür sagarretara plantatü da, "chips" delakoen egiteko. David Etxekopar ‘Attuli' :

Üdako plan berezi bat plantan ezarri da Mendixkan, süteen epantxatzeko

Sarrikotapeko “Mendixka” ondarkintegian süte arrisküen kontreko plan bat txütik ezaririk izan da. Üdan ondarkinak berotzen beitira eta jadanik 2 süte agitü ziren igaran urtean. Üda hontako egünik beroenetan, kanpoan atetürik den ondarkin meta bustiko da eta halerik ere süa abiatzen bada, lürrarekin tapatzeko bekanika bat egonen da üda osoan ondarkin metaren ondoan. Mendixka 2014an zabaltü zen Eüskal Herri barnealdeko ondarkinen tratatzeko. Hala, 10 hektareako eremüan 16.000 tona etxondarkin errezebitzen eta tratatzen da eta tratatzen ahal ez diren 12.000 tona, aldiz, lürperatzen dira. Dominika Boscq Mendixkako lehendakaria:


Andoni Tellier züzendaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan