XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Peio Quihillalt, Jean Jacques Sallaberrenborde, eta  Jojo ClaydonHaragiaren pikatzeko atelierra Sohütan eraikiko düala baieztatü dü ostiralean egin zen biltzar nausian Axuria kooperatifak. Xedea, Mauleko hiltegiari lotürik egiteko asmoa bazen ere, Xiberoa Herri alkargoa eta hiltegiko ardüradünekin ezin akomatüz, kooperatifak beste bide baten hartzea deliberatü dü. Inbestizamentüa millioi eterdi eurokoa izanen da, lanak dagün urte hatsarrean hasiko dira eta 2017 ondarreko ürrentürik izan behar lirateke.
Peio Quihillalt Axuria-ko lehendakaria : 



Bi urteko dendari ikasketak egin ondoan, Sophie Oihenart Mitikiltarrak, “La Cabane” haur eta nerabeentako magasi bat zabaltü dü Maulen. Sophie Oihenart :

Odace alkarteak Xiberoko enpresen bijita jarraikitzen dü eta Xarrikota peko zentralarat hüllantü dira 20 bat jende.
Errran behar da hüllan 2miliu euro inbestitü dütüala Xarrikota peko barrajeko jabeak ;
Arranen osagarriaren segürtatzeko legearen errespetatzeko dira eginik izan lanak eta 5urte iraün düe, 3urte estüdio eta 2 egiazko lanarentako.
Etchegoyhen familiak dü barrajea joanarazten elektrizitate edo argi indarraren egiteko.
Urtean 1 800 000 kilowater egiten dütüe, gora behera urte batentako 1000 jendeek gastatzen düena.
Beste4 barraje badütüe eta 10bat langile badütü horien joanarazteko.
Odace alkarteak Xarrikotan antolatzen züan bijita hori eta gü ere hüllantü gira barrajeaz haboroxen jakiteko :



Mauleko kontseilua iragan da astelehen gaüan. Aipagei bakotx bat baizik ez da izan : Mauleko 4 espartin egile nausiek osatzen düen « soule espadrille » elkarteak IG edo indication geographique izeneko sormarka galdegin due ; Mauleko kontseilüak bere abisa eman behar züan IG horretan Mauleko herriko izenaren erabilteari bürüz. 15ek horren kontra bozkatü düe, eta 7k xuri.
Mixel Etxebest :


Beñat Elkegarai :

Idauze mendiko Armaite espartin enpresa bere lantegi berrian sartü da.
480.000 euro inbestitü dütüe 960m²ko lantegi berri horrentako. Espartinak modan bilakatü beitira, azken 5 urteetan Armaite enpresak bere saltzapenak doblatü dütü. Hortako beren aintzineko lantegia ttipixka zen eta berry baten eraikitzera deliberate düe.
Urtean 200.000 espartin pare egiten dütüe, leheneko maneran. Audela beste enpresentako aztalak egiten dütüe ere.
Badü 3 belaunaldi Perez familiak düala espartin enpresa joanarazten.
Xehetarzünak Pascale Pereira enpresabürüarekilan :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan