- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1993
Bürki sapa geroago eta haboro edaten da!
10 000 bisita beno haboro Xiberoko O’lurra entrepresaren webgünean !! Bada urtea orai, entrepresa hori sortü dela bürki saparen saltzeko. Eta jadanik bere sos-ezarteak tapatü dütü bere iragan urteko saltzeekin. Orotara, 900 bat butilla (litro) saldü beitütüe. Erran behar da bürki sapa modan jiten den edaria dela. Detox edo korpitzaren xahatzeko honünea badü bürki sapak. Urtean behin baizik ez da biltzen, hots sapa goiti jiten delarik, bedatse hatsarrean. Hilabetez baizik ez düe beren proposamena egiten ahal, “nature et progres” ezagügarrian sartzen beitira eta ez beitüe ez zterilizatzen ez eta deüsere gehitzen beren ekoizkinari. O’lurra webgünean manatzen ahal da eta xehetarzünak orro edireiten ahal dira han.
Bertrand D'Hulst :