XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Düala sei hilabete Nicolas Duhaldebordek gidatzen ikasteko eskola bat zabaltü dü Atarratzen. Nahiz eta Maule-Lextarreko gidatze eskola baten arrahartzeko proposamena üken, Basabürüan zabaltü nahi züan atsülütoki, Basabürüko gazteek zerbütxü hori hüllanean üken dezen. Halere, Pettarreko, Arbailletako eta Biarnoko herri aüzoetako gazteen beharra badü bere entrepresa joanarazteko. Badaki gazteek eta beren etxekoek emaitzer kasü emaiten düela, koda edo gidaraua eta gida-baimena zale ardiestez, gütiago beita pakatzeko. Hala, gidarauaren 3 egünez ikasteko parada eskentzen dü ere bai, bakantza edo opor egünetan. Bestalde, gazteak beren etxera txerka joaitea proposatzen dü.
Nicolas Duhaldeborde :

Bürdüinia lantzen düan Ezpeizeko Jamboué entrepresa saristatürik izan da « Crédit Agricole » diharü-etxearenganik. Xiberoko "lehu" bat irabazi dü. Hugues Jamboué-k bere aitaren eta osabaren segida hartü dü. Laborantxako edo indüstriarentako eraikuntza metalikoak egiten jarraikitzen dü. Entrepresak düan arrakastaren ondorioz lanez gaintitürik dira. Biarnoan eta Xiberoan dütüe bereziki bere lankiak.
Hugues Jamboué :


Bildozeko Biltegia ostatü, jatetxe eta trinketa arrazabaltürik izan da. Jadanik uste beno arrakasta handiagoa bildü dü. Hala, egün oroz, 15 eta 25 bazkariren artean egiten dütü, 40 jentetako saldoak ere hüllantü direlarik. « Etxen bezala » da Biltegiko leloa, ez dü kartarik bena ahal düena oro egiten du jileak kontent arra joan ditean. Martxoan pala txapelgoa abiatuko da, bi hein gizonendako eta bat emazteenako. Izen emaiteak barantailan hasiko düe. Berantago postagüne bilakatu nahi lizate, eta egünkariak ere salgei ezarteko ahaleginak egiten dütü.
Olivier Coquet ostatüaren joanarazlea :

Mauleko Serrano neguko xapina edo pantoufla egingia, arrahartürik izan da 2016. urte urrentzean. Arraharzalea ez da batere modaren mündükoa, bena honenbeste bat entrepresa joanarazi dütü jadanik, hala eraikuntzan nola aholkülaritzan. Bere xedeetarik bat internet-en bidez saltzeak goraraztea da. Serrano entrepresak 15 langile dütü, urtean 1.500.000 euroko saltzeak egiten dütü, 260.000 xapina saltzen dütüalarik, “charentaise” motakoak. Bere merkatüa Frantzia osoan hedaturik da.
Pinson jauna, entrepresa bürüa :

Xiberoko Crédit Agricole diharü-etxeak, urteko gorabeherak presentatü dütü eta Xiberoko lehuak eman dütüe bi entrepreser eta kirol alkarte bati. Urte hona izan da, jesaiteen aldetik emendatze bat izan delarik. Hala 34 miliu euro perestatü zen iragan urtean eta aurten 37 miliu ! Hori marka hona dela uste dü bankak, erran nahi beitü lana badela sail desbardinetan, etxegintzan, entrepresetan, bai eta laborantxan ere. Iragan urtean 18 gazte instalatü dira laborantxan, aitzineko urtean 9 zirelarik. Bestalde, bankaren biltzar nausian, internet sarearen inportantzia aipatü da, Patricia Pourrillou-ren jakilegoarekin.
Dominique Epherre züzendaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan