XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

"Odace" Xiberoko enpresen lagüntzale den egitürak, Urdinarbeko Chimix ‘hüts’ edo tumba egilearen enpresaren bisita antolatu züen.
 20 bat jente hüllantü da bisitara, eta denak harritürik izan dira ikustez nola enpresa hori modernoa zen bekaniken aldetik.
 Eskülana aijatzeko eta zaleago egiteko, Christian Chimix-ek berak makina hanitx asmatü beidütü.
Bestela enpresan 10bat langile badira, astean 70/80 hüts egiten düenak.
Hola urtean 3500 üngürü egiten dütüe. 64 eta 40 departamendüetan saltzen düe.
Christian Chimix-enpresa bürüa:



Mauleko igeriskagiak bere bortak zabaltzen dütü dagün astelehenetik aitzina !!
Astelehenetik neskenegünealat, igeriskan aritzeko parada dateke orroentako. Bena igeriskagiaz gain aktibitate hanitx badütüe: aquagim, aquabike, water polo eta beste hanitx adin orroentako.
Aktibitatek edo arialdiak inportantzia hanitx hartzen düe orai eta igeriskan aritzeko jiten direnak ez dira hain beste.
Halere, horientako “pluf express” formula beti hor da 12.30tarik 1ak eta erditarat edo gaüaz 6tarik 7tarat.
Dagün astean bakantzetarik kanpo izanki, püblikoari zabaltzen da igeriskagia arrestiko 4tarik 7tarat , salbü asteazkenean eta neskenegünean 3tan zabaltzen beida beti 7tan zerratzeko.
René Castel:

Zazpigerren CLEJ-arentako sos biltze kanpaina hasi berri da. CLEJak sosa perestatzen dü %0ko heinean, Xiberoan enpresa bat sortü edo projeta bat arrahartü nahi düen gazteer.
Sos lagüntzan parte hartzeko hilabete oroz 15 euro galdeginik da edo bestela 180 euro emaitea urtearentako.
Aintzineko urtean kasik 40.000 euro perestatü bazen, 12 xedentako, aurten espero da orano sos haboro biltzea.
7.CLEJeko ko-presidenta ta AZIA elkarteko Claire Recalde eta David Etchecopar Attuli:


Bestalde sos lagüngoaren ükeiteko projeta Xiberoan berean plantatü behar da, eta 18/35 urte artean üken. Xehetarzünentako deitü behar da Claire Recalde AZIA elkarteko animatzailea 05.59.28.67.62

Azia alkarteak (xiberoko ekonomia süstengatzen düana clej-en bidez edo orano gazteer lagüntza ekarten beren lan txerkatzean eta beste) bere biltzar nausia egin dü ostirale hontan Barkoxen!!
Erran behar da beren kidearen heina ejerki emendatü dela aurten 13 beidira orai, 5 pa 6 kide berriekin.
Arrakasta ejerra üken dü beren biltzar nausi bereziak. Mahain üngüru gija antolatürik ziren, 3 mahain üngürü non ere aipamenak ez ziren berrak.
Xede hanitx dagün urteko, horietarik nausiak direlarik “xiberoko lanaren gida”-en ageraztea, egon nahi diren gazteek ikasketak haüta dezen xiberoko lanaren arabera.
Eztabada gaüaldiak zabaltüko dütüe ere, ahatze gabe mügazgaineko harremanaren indartzea lan trükaketa edo ikastaldien antolatzez bi aldetarik.
Ohartaraz dezagün langile bat badüala alkarteak, hartakoz ere  eta beren lanaren lagüntzeko, adezione bat proposatüko düe dagün urtetik aitzina.

Joana Hoquy:

Iragan ostiralean Xiberoko Mission localak egünaldi berezi bat antolatü dü, Frantzian mission localaren astea beitzen.
Parada hortan, ARMAX lantegiaren bisita, eta atelier berezi bat antolatü düe, hor bakotxak Xiberoan beren bizi xedea zoin izaten ahal den gogozkatü dü.
Jakin behar da Mission Localak eskola sistematik kanpo diren 16 eta 26 urte arteko gazteak lagüntzen dütüala, izan formakuntza edo lan edireiteko,ala apartamendü, permis, hots sos lagüntzak edireiteko ere bai.
Xehetarzünak Xiberoko mission localeko Arantxa Oxandabaratzekin :


Xiberoko mission localarekin harremanetan sartzeko : 05 59 28 78 79
Bestela bulegoak Mauleko zerbütxügünean dira.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan