XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Mauleko Lilia Fleurs saltegiak dü 6gerren Clej-aren azken sos lagüntza üken. Orhitaraz dezagün Clej-egitürak leküko ekonomia builtarazten lagüntzen düala interesik gabeko sos lagüntzen emaitez, sos hori elkarteko kideek dielarik perestatzen. Orotarat 6gerren Clej hortan 38.800 euro perestatü dütüe.
Aldi huntan, 1000 euro perestatürik izan da Mauleko Lilia Fleur saltegiarentako. Düala hilabete bat Maia Laxaltek hartü dü saltegiaren jarraikia, hots Danièle Elichondeborden segida.
Lehen bezalako liliak edireiten ahal dira, eta audela baratze ttipiak plantan ezariko dütü.
Bestalde orhitarz dezagün Clej-ak bere biltzar nausia eginen düala barantailaren 5ean Altzain, gaiko 7.30tan.
Egün hartan 5 gerren clej-a giltzatüko da, oroek sosa ordaintü beidüe, eta 7gerren cleja abiatüko da. 7.clej horrentako bulego berri bat izendatuko die, aldikal bezala.
Maite Libilbehety:


Maia Laxalt:


Izarben elürra heldürik da eta aste ondarra gozatzen ahalko da denbora ederrarekin !!
Beste lerragünetan bezala, sasoa ez da aija abiatü elür eskazaren gatik.
Izarben ez da elürran egiteko bekanikarik , ez zaüe lerragüne handiko ber püblika jiten ere. Familia giroa eta bazterren gozatzen laket den jendea da hüllantzen.
Aste hontan elürra hor da eta hartakoz egünaldi berezi bat antolatzen düe neskenegünean.
Argizagi xuri izatez, raketa elkaldi bat proposatzen da arrestiko 5tarik 7tarat, ondotik apaidü bat eta ürrentzeko klown antzerki gaüaldi bat.
Izarben 5000 bat jende hüllantzen da urtean, eta ondoko hitz ordü nausia barantailan eginen düe Trail xuri bat antolatzen beidüe 2013 geroztik.
Eric Alzazebe:



Interface alkartearen borta zabalak ziren neskenegünean Maulen. Parada hortan, aspalditik lanik gabe lagüntzen dütüan alkarteak bere langileen azken lana presentatü eta aitzinean ezari nahi züan: kartuzko mübleak.
Kaxeta, kaidera, mahain, denetarik edireiten ahal zen beren egoitzan.
Helbürüa prefosta sos aminibaten biltzera alkartearen biziazteko, formazaile eta langileen pakatzeko.
Erran behar da beren aktibitate nausia dela hargingoan edo etxegintzan, bena krisia dela eta, herrien süstengia eta ondorioz xantierak, zinez apürtzen ari dira.
Hartakoz eta emazteer lan eskaintza baten proposatzeko kartuzko müble txipien ideia abiatü düe.
Hütx egin badüzüe orano ordü da beren web günealat hüllantzeko egüberri gabe.
Luisa Berrogain:


Gérard Saucey:

bijitari bat:


Mauleko Xübükota haurtzain etxea hasirik da eta azkarki!  Jadanik 7 haur ebilten dira, osoki eüskaraz den Mauleko haurtzain etxe bakotxian. Marion Cazenave eta Luxi Agergarai 2 haurtzainek beren onharpena üken düe, hola 2 hilabete eta 3 urte arteko haurrer batzarria egiten ahal düe. Haurtzain bakotxak 3 haur zaintzen ahal dütü aldian.Oranokoan 7 haur badütüe bena Haurrak ez direlakoz egün oroz horra, lekü batzen da interesatürik direnentako.
Bestalde, beren sos lagüntza kampaña igandea arte zabalik da eta beren 3000 euroko helbürüa kauxitürik düe.
Xübükota haurtzain etxea hobeki ezagützeko goazen bijitaren egitera Ximunekin:


Haurtzain etxea  goizeko 7.30tarik arrestiko 6ak 30tara zabalik dela. Haurtzainekin harremanetan sartu nahi bazide horra beren telefono zenbakia:
MARION : 06.30.07.13.80
LUXI 06.32.62.61.47

Euskal informatika enpresa berri bat bada Maulen, ürrietaz geroz. Donibane Garazin lehen saltegi bat zabaldü ondoan, Euskal Informatikak bigerren bat zabaldü dü Maulen. Beren xedetarik bat da barnekaldean lan egitera eta bizitzea. Eta barnekaldean izanki, zerbütxüa fite ekarten düe; egünean bertan enpresentako eta egün bat edo bi egün barne haboxienetik pribatüentako.
Konpontze  edo ordaintze horietaz bestalde, material saltzen düe, instalazioneak egiten edo arraberritzen, bai eta ere mantenimentü eta beste.
Horrentako 4 teknikalari dira, xiberotar bat badelarik horietan.
Beren saltegia Maulen Victor Hugo karrikan edireiten ahal da.
Daniel Mioura enpresa bürüarekin enpresaren ezagütza egin dügü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan