XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Xiberoko turisma bulego nausia Atarratzen dateke hebentik aitzina, Maulekoa aldiz  negüko sasuarentako zerratürik izanen da salbü bakantza ttipi eta neskenegün goizez.
Arrazu bat beno haboro bada Atarratzeko günearen indartzeko;  lehena Atarratzen , üda hontan zabaltü dela euskal mitolojiari lotürik den interpretazio güne bat  eta hor ere eraiki da turisma bulegoa .
 Bestalde , Xiberoan,  Kakueta, Holtzarte eta La Verna dira güne bijitatüenak eta Atarratzerik iragaiten dira turistak.
Hots, 5 langileak güne bakotx batetan izateak  lana hobetzen baizik ez düala dioie turisma sailaren joanarazleek.
Turisma sasoaren bilanaren egiteko bilana parada Jean Otazu turisama züzendariarekin:



Interface elkarteak "carton plein" izeneko xede berria abiatürik dü. 2002az geroz langabeer lana proposatzen züen bena bastimentüan.Bastimendüko lana gerogo eta gütiago, gerogo eta hürrünago, eta kasik gizonentako baizik ez, beste ideia bat ediren düe. Kartoekin müblen egitera. Kartoa erreküperatzen düe enpresetan, hots berziklatzen Emac enpresak emanik adibidez, eta arin eta azkar den müble bat egiten, behar diren apainketak egitez. Audela sorkuntzak egiten dütüe, alde artistikoa adieraztez. Eta hori emazteek ere egiten ahal düe.
Interfacen dozena bat langile lagüntzen düe, erdia kartoezko projet hortan ari da.
Beren sorkuntzak interfacen webgünean ikusgai dira.
Luija Berrogain:

Xibero bio saltegiak Drive bio bat abiatzen dü, hots internetez egiten ahal dira erosketak eta züen erosketak prest düketzüe saltegian heldü eta. Denbora irabazte ber prezioan; hots zerbütxü baliagarri bat presan direnentako.
Saltegiak 4 urte eta erdi dütü eta bada urte bat eterdi Gambetta karrikan dela. Ohartürik jente hanitxek ez züela Xibero Bio ezagützen manera berriak txerkatü dütü Aurelie Lartigue jabiak erosle berriak erakartzeko: Drive bio manera berri horietarik bat da.
www.xiberobio.fr beren interneten webgünean erosketak egiten ahal dira beraz, non ere 300 artikülü edireiten ahal diren jakitez Xibero Bio saltegian berean 1000 bat badirela.
Aurélie Lartigue:



ODACE xiberoko enpresen alde elkarteak 20 urte bestatzen dütü aurten. Hortako azaroaren 16etik 21ealat hainbat gaüza proposatzen dütü, izan ikasle ala publiko zabalarentako.
Azaroaren 16etik 20era gaü oroz xiberoko lantegi baten bijitaren egiteko parada badateke. Eta azaroren 21ean Irabarneko gaztelüan goiz osoko ekitaldi bat, 10etatik 13etara. 
Lehenik Odace elkartearen historia orhitaraziko da ordünko sortzaile eta lehendakariekin. Ondotik 2 mahain üngürü badirateke: lehenean Xiberoko enpresabürü zonbait mintzatüko dira esplikatzeko nola konkretuki arrapostü eman düen beren enpresako arrenkürer. Bigarren mahain üngürüan kanpoko enpresa handietako nausi zonbaitek aipatüko düe zoin izanen diren biharko enpresen desafioak: teknologi berriak, energia eta beste hanitx.
Ürrentzeko jateko eta edateko dateke. Jakin neskenegüneko goizaldi hori dener zabalik dela.
Benat Elkegarayek egünaldi horien helbürüak emaiten deizkü:

2004 az geroz Idauzen plantatürik da okina enpresa, biskotx sükratüak eta gatzituük egiten dira eta prefosta ere euskal bixkotxa !
Düala 11 urte , Hérvé Lanouguère Gaindaintarra ,bera abiatü zen , egün, Hérvé Boissineau ekin alkartü da enpresaren joanarazteko 9 langileekin.
Idauzen egiten den biskotxa saltzen da euskal herriko saltegi handietan  nausiki  eta komerzio ttipietan.
Aurten badüe esperantxa 500 000 euroko saltzeak eginen dütüela .
Hots, afera heinbat ontsa joaiten da eta handitzeko xedetan dira ,3 lan postû sortüko dütü handitzeak .
 150 000euroko inbeztizamentüa eginen da , orai den baztiza handitzez, departamentüak 22 000 euroko lagüntza emanen dü eta Xiberoa herri alkargoak , aldiz, 7500 euro.
Hervé Lanouguère:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan