XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

"Union commerciale" Saltzale eta ofizialeen batarzünak bilan baikor bat egiten dü 2015.urteaz.
2015ean 2 kermeza animazione egin dütüe: maiatzekoa ez bada hain ontsa igaran egüberrikoak eskaza betatxatü dü. Batarzünak 6000 euroko irabaztearekin ürrentü dü urtea.

Bestalde, Mauleko Victor Hugo karrika zentzü bakotxean izatea ontsa ikusten üie saltzale eta ofizialeek.Azkenik botzik dira ere "Pays Basque au Coeur" delako erosgei txartelak ontsa erabilik izan beidira, jakitez ondotik haboroxienak Xiberoan berean erabilik direla.
Dagün urteko desafio handia interneteko salmenta dateke, hortako ikastaldiak antolatürik dirateke.
Batarzüneko bürü den Aurelie Lartigue:

CLEJ zazpi edo GALT Gazteentako Aurrezkirako Leküko Taldearen abiatzea deliberatürik izan da igaran ostiralean, Altzain egin den blitzar nausian.
Biltzarrean, bostgerren CLEJa zerratürik izan da eta parada horrez baliatü da haren bildümaren egiteko.
2009an hasirik izan zen bostegerren CLEJa. 10 enpresa sortze edo arrahartze lagüntü dütü bostgerrenak eta honatn 166 kideek parte hartü düe 30100€-en perestatzeko.
6gerren CLEJaz ere püntü bat egin da. Hau 2012an hasirik zen. 12 xede lagüntürik izan ziren, 205 kideek perestatürik 38800€-ekin.
2017an zerratüko da sosak orro ordaintürik dirateke ordüan.
Ikusten den bezala perestazaleen heina beti emendatzez da eta azpimarratü behar da, 2000az geroztik CLEJ ezbardinen bidez lagüntürik izan ziren 54 xedeetarik, bat edo bi salbü, denek iraunten düe orano.
Orai CLEJ 7 abiatü da beraz. Xede eramaile baten galtoaren ibilbideaz xehetarzünak eman deizkü Joana Arhantzet 5. CLEJaren presidentak :


CLEJ 7 abiatü da beraz eta sos prestazale ala xede eramaile baldin bazide harremanetan sartzen ahal zide oraidanik, Azia alkartearekin Atharratzen.

Mauleko Lilia Fleurs saltegiak dü 6gerren Clej-aren azken sos lagüntza üken. Orhitaraz dezagün Clej-egitürak leküko ekonomia builtarazten lagüntzen düala interesik gabeko sos lagüntzen emaitez, sos hori elkarteko kideek dielarik perestatzen. Orotarat 6gerren Clej hortan 38.800 euro perestatü dütüe.
Aldi huntan, 1000 euro perestatürik izan da Mauleko Lilia Fleur saltegiarentako. Düala hilabete bat Maia Laxaltek hartü dü saltegiaren jarraikia, hots Danièle Elichondeborden segida.
Lehen bezalako liliak edireiten ahal dira, eta audela baratze ttipiak plantan ezariko dütü.
Bestalde orhitarz dezagün Clej-ak bere biltzar nausia eginen düala barantailaren 5ean Altzain, gaiko 7.30tan.
Egün hartan 5 gerren clej-a giltzatüko da, oroek sosa ordaintü beidüe, eta 7gerren cleja abiatüko da. 7.clej horrentako bulego berri bat izendatuko die, aldikal bezala.
Maite Libilbehety:


Maia Laxalt:


Odace alkarteak bere biltzar nausia egin dü Atarratzen aurten. Xiberoko ekonomiaren builtatztea dü betiko helbürüa, eta bere süstengüz hor ziren 60bat jende, izan enpresabürü, haütetsi ala elkartebürü.
2015an 20 urte ospatü dütü Odacek, eta urteaz bildüma baikor bat egin dü, üsatzen den bilanaren egitez.
Bilküra ürrentü ondoan mintzaldi bat izan da Isabelle Pagnoux kabineta sozioteknikoaren partetik; geia “Xiberoan zer nolako eskulana orain eta geroan”.Benat elkegarai Odace-ko presidenta:



Izarben elürra heldürik da eta aste ondarra gozatzen ahalko da denbora ederrarekin !!
Beste lerragünetan bezala, sasoa ez da aija abiatü elür eskazaren gatik.
Izarben ez da elürran egiteko bekanikarik , ez zaüe lerragüne handiko ber püblika jiten ere. Familia giroa eta bazterren gozatzen laket den jendea da hüllantzen.
Aste hontan elürra hor da eta hartakoz egünaldi berezi bat antolatzen düe neskenegünean.
Argizagi xuri izatez, raketa elkaldi bat proposatzen da arrestiko 5tarik 7tarat, ondotik apaidü bat eta ürrentzeko klown antzerki gaüaldi bat.
Izarben 5000 bat jende hüllantzen da urtean, eta ondoko hitz ordü nausia barantailan eginen düe Trail xuri bat antolatzen beidüe 2013 geroztik.
Eric Alzazebe:



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan