XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Urte hatsarreaz geroz plantan ezarririk izan da “Embauche PME” dispositiboaren.
3767 enplegü sortze langütürik izan dira jadanik departamentüan, 897 enpresa ezbardinetan.
Enpresa bürüen oharren biltzeko, egün horietan, zonbaiten ganat ebilten da Georges Labazée senataria eta holaz Mauleko Elkar enpresan zen iragan ostiralean.
Elkar enpresan, “Embauche PME” dispositiboa baliatü düe hiru lanpostüen sortzeko.
Lagüngoa, urtekal eta langilekal 2000€koa da eta bi urtez irauten ahal dü.
Georges Labazée eta Jean Jacques Carriquiriborde Elkar enpresa bürüarekin enpresen enplegüaren aipatzeko parada:




Herri alkargoak ,internetez xiberoko komerzioen saltzapenak builtarazi nahi dütü e-komerzioaren bidez.
Hartakoz, uztailaren 13arte badüe komerzioek beren kandidatüra edo haütagintzaren jakinarazteko.
Erran behar da düala bi urte saltzapen batarzünarekin eta Odace enpresa alkartearekin, abiatü züen lana internet eta e-komerzioaren interesaren pizteko.
176 komerzio kontatürik izan dira sail hortan parte hartzen ahal direnak 450bat enplegü etxekitzen dütüenak.
Horietan, Odace alkartearekin formakuntzek ere erakusi züen interes bat 80bat parte harzale izan beizen.
100ko 30ko lagüntza baten ideia düe, jakitez 10 000 euroko kostea dela halako web güne baten plantan ezartea.
3 kandidatüra baizik ez dira begiatürik izanen.
Xiberoan mementoko güti dira e-komerzioan direnak, bakotxetarik eta lehenetarik dena da Xibero bio saltegia.
Xibero Bio saltegiko Aurélie Lartigue:


Herri alkargoako Jean Jacques Etxeverri LLargo:

Iragan üztailan, düala kasik urte bat ETCHESECURITE Bildozeko lantegiak süte bat üken züean.
 Süte hortan lantegiaren 500m² hunkirik izan ziren. Horren ordezkatzeko, igaran astean eraikin berri bat eraikitzen hasi dira.
Orhitaraz dezagün ETCHESECURITE enpresak kautxuzko botak egiten dütüala, eta  arrakasta gero ta handiagoa dü mündü osoan gaindi.
 Mündüko 40 herri ezberdinetan saltzen dütü bere botak, profesionalentako  bai eta ere inganioendako, izan espeleologia ala canyoningarendako.
Beren botak sü ataka edota kimiko, eta elektrikoen kontra zaintzen düe.
 Egün oroz 300bat eraikitzen dütüe, hatsarretik bürüalarte.
26 langile badütüe eta Urtean 2.5milioi euroko saltzapenak egiten düe.
Pierre Francois Etchegoyhen enpresaren bürüa:

Bildozeko OROCBAT pate enpresa famatüa handitzen ari da.
Miliu bat eta 200mila euro inbestitzen dü enpresak bere garapenarentako.
Bildozeko Biribil kantin lanetan hasi dira, enpresak 900 m²ko eraikin bat eraikitzen beitü.
 Han administrazioa, stokatzeko günea, eta salgünea edirenen dira.
 Oraiko günean prodükzione edo ekoizpen osoa baratüko da.
Azken urteetan enpresa zinez handitü da, ondorioz behar izan düe handitü, bereziki langileer lan egiteko baldintza honaren eskeintzeko.
1995an 5 langile baizik ez baziren orai 22 dira 4 miliu euroko saltzekin.
Fili Parrel:

Xiberoan, 2015 eko üdako sasuak marka güziak  hautse dütü.Hala zer erranik izan den turisma bulegoaren biltzar nausian.
Arrazu nausia , denbora hona ; arramaitzetik seteme ondarra arte ebi güti egin dü eta denbora ekitsüa izan da, ondorioz jentea jin da  eta markak hautse dira kakuetan 81 618 sartze, la vernan 12 880 , mauleko gaztelüan 5214  eta ere ospitale peko elizan 16 900 .
Halerik ere kontüetan 31 000 euroko ziloa bada , züzendari postüaren kambiamenak ekarri düanan, Chantal Guissagaitz erretretala joan da   eta Jean Otazu ek segida hartü, hilabete zonbaitez alkarrekin lan egin düe .
Turisma bulegoa Atarratzen plantatü da eta Mauleko bülegoa üdan baizik ez da zabalik, 5 langileek denbora osoz lan egiten düe.
Kanbiamen handia izanen da urte ondarrean ,EPCI edo euskal herriko alkargoa plantan ezariko beita eta hortaz erabaki da ,xiberoko bulogoan , baztertü den,  180 000 euro, Xiberoan atxikitzea eta xede zonbaiten lagüntzea.
Pierre Etchemaite:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan