XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Urte oroz bezala, Tipiñakoa egin da Xiberoko Gaü Eskolak antolatürik. Aldi hontan, Xiberoko Gaü Eskolako kideak eta beste jente hanitx Ozaze herrian bildü dira egün goxo baten igaraiteko. Goizan, 13 taldeek axurkia adelatü düe eta 120 jente beno haboro bildü dira egüerdiko bazkarian axurki salsa ezbardinen txestatzeko. Bazkariaren ondotik, Pierre Visslerek bere aktür ganoa erakutsi dü « No future » eüskarazko antzerkian eta gaüaldia ezinago ontsa ürrentü da antolatürik ziren kontzertüekin. Prefosta, Tupiña berri bat badate dagün urteko, artean, Gaü Eskolak jaraikiko dü bere helbürü nausiarekin : Jentea eüskaldüntzen eta Eüskara maitarazten ! Gogoan etxek dezagün ere, Gaü Eskolak bere urteko ikastaldia antolatüko düala agorrilaren 1etik 6ala Mendikotan. Parada berri bat eüskararen ikasteko eta eüskaraz gozatzeko !

Entzün Jef Goihenexpe Xiberoko Gaü Eskolakoa :


Entzün Jef Tipiñako erabazleak izentatzen :

Mauleko parropiaren kermeza arramaiatzaren 10- 11 eta 12an iraganen da. Ostirale gaüan parropiaren gelan loto handi bat iraganen da sari andana batekin. Neskenegünean merkatüan bixkotx eta besteen salmenta eginen da eta igantean Xiberoko Zohardia alkarteko kantariekin meza date eta egüerditan beste urtez bezala, oilo farzitüekilanko bazkaria zerbütxatürik date paropiaren gela handian. Dantzariak ere hor dirate arrestiritan.

Entzün Jeannot Etchetto erretora :

Sukaltari handienak algar lehiatüko dira arramaiatzaren 12an Xiberoko Gaü Eskolak antolatzen düan Tipiñakoaren kari. Aurtenkoa, Ozazen eginen da eta biharamena besta egüna izatez egünaldi aberats bat antolatürik da. Goizan, sükaltarier batzarrea eginen zaie axurki partekatzearekilan. Sukaltariek jakin behar düe, Gaü Eskolak axurkia baizik emaiten düala, beste güzia aldiz, norberaren gain da, izan dadin mahain, gatz, olio eta beste. Egüerdien altexean, axurki txestatzea date ondotik bazkaria ororer zabalik. Arrestiritan, "No Future" antzerkia ikusten ahalko da eta egünaldiaren ürrentzeko, arratsan aiharia eta 3 kontzertü badate : Eddy & et les Chats Teignes, Zaparrada eta Iparretarrok.

Entzün Jef Goihenexpe Xiberoko Gaü Eskolako erakaslea :

Eüskara maite, ikasten eta mintzatzen düenentako, Xiberoan Eüskaraz Bai besta iraganen da Mauleko plazan arramaiatzaren 25ean. Egünaldi hortan, Battitta Coyos eüskalzain berriaren izentatze ofiziala eginen da eta Xiberoan Eüskaraz Bai dinamika süstatzen düen 15 alkarteek, beren lana ezagütaraziko düe erakus mahain eta lekükotarzünen bidez. Bazkari, kantore, bertsu, jokü, dantza, müsika, alkarteek animazione hanitx proposatüko dütüe egün orotan, horik oro eüskaraz prefosta ! Arresti aphalean eta gaüan, karrika üngürüa eginen da eta kontzertü batekin ürrentüko da Xiberoan Euskaraz Bai besta.

Entzün Allande Etxart Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko bürüa :

"Kantuz, Presoak Etxerat!", Eüskal Preso Politikoen aldeko konpakt dizka argitaratü da musika talde hanitxen parte hartzearekin. Dizka honekin preso politikoek jasaiten dütüen neurri bereziak salatüko dütüe artistek. Talde horiek dira : Hurmurao, Totem, Varlin, Panda Valium, Willis Drummond, Georges Abitbol's Dirty Sex Toy Academy, the Sparteens, Ztah, Unama, Sorotan Babies eta Bizio. Xedean parte hartü düe Aratz Gomez, Gotzon Alkade, Harriet Agirre, Naiara Mallabia presoek, kantoreen hitzak egitez. Konpakt dizkaren presentatzeko hiru gaüaldi izanen dira parte hartü düen talde batzüekin. Maiatzaren 27an ostiralean Donibane-Lohitzüne-Ziburuko gaztetxean, maiatzaren 28ean Zinkan Maulen eta  arramaiatzaren 1ean Donaixtiko Bota gaztetxean.

Entzün Jurgi Willis Drummond taldekoa :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan