- Kultura
- Agerraldiak: 3449
Amaiur eta Xiberotarren arteko ikusgarria
"Amaiur" ikusgarria da Gaztelüko Lagünen alkarteko lan nausia 2012ean . Pier-Pol Berzaitzek dü lan hau idatzi. Aurten, bost ehün urte beteko dira Kastillak Nafarroa konkistatü züala. Azken güda, Baztaneko Amaiureko gaztelüan izan zen, non 200 bat güdariek, aste batez bürü egin züen 10 000 soldado espainoler. Geroztik, eüskaldünen erresistenziaren sinbolo bilakatü da Amaiur. Honen oroimenez, ehün bat arizale bildüko dira Pier-Pol Berzaitz, Edu Murua Mendigaraz taula züzendaria, eta Karloz Gimenez müsikalariaren üngürüan. Amaiur eta Xiberoko kantari ta dantzariak jüntatüko dira ofiziozko artister. Lau ataletan aipatürik date Nafarroaren konkista, barne Xiberotarrek han üken düen presentzia. Amaiur ikusgarria, üztailaren 20 eta 21ean Amaiurko herrian date, aldiz agorrilaren 8 eta 9 ean Maulen.
Entzün Dominika Espil Berritza konpaniako kidea :