Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Sendabelarren bidean
Emankizüna




"Alemanian 747 egün preso egon ondoan, nola ezkapi nizan ?" Pierre Cocosteguy Gamerararen historia aipatzen düan libürüa plazaratü berri dü Xiberoko
Maulen 6 eüskarazko libürü xiberotarrez presentatürik izan dira. IKAS alkarteak dütü libürü horik argitaratü. Destorbüz, matematika edo edozoin ikasgeientako libürüak dira Ikastola edo elebidün eskolentako eta üsüan ikasgei horik ez dira xiberotarrez ützülirik. Hots, gertakari bat da xiberotarrez ipuin txipiak ageraztea ! Berrezitarzünetan, libürüen gibelean diska bat bada Ttittika Recalten botzarekin, xiberotarrez erakurririk. Sei ipuinen artean haütüa badüzüe : Beldartto lagünkaria, har txipia baratzean gainti, elür xuri ,bilürre karakoil edo olentzero. Libürüxka horik, Mauleko Libürütegian edo Xibero Bio saltegian edirenen dütüzüe.
Topo Pass.com web güneak
« Hitza Hitz– Paroles de basques » Gaby Etxebarnek bere azken libürüa presentatü dü abentü hatsarrean Maulen. Gaby Etxebarne sortzez Aldudarra da, orai Toulousan bizi da. Bere bizi güzia borrokan eraman dü jenteen lagüntzeko misionista bezala. Argentinan eta Laos-en egon da eta bere denborako ixtoria kontatzen dü. « Paroles d’amatxi », « Paroles de bergers », « D’ici et d’ailleurs » libürüak idatzi ondoan, bere bostgerren libürüa plazaratzen dü. Libüru berri hontan, düala 100 urte, Eüskal-Herriko jenteen bizia kontatzen dü. Ixtoria hanitx ere agertzen dira, Xiberotik edo Baxe-Nafarroatik jeentek kontatürik eta ümore handian kontatürik. « Hitza Hitz– Paroles de basques » libürüa Mauleko eta Atharratzeko prentsa saltegietan eta Xibero Bio saltegian edirenen düzüe.


