Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xiberotarsa baten kronika : HAR EMAN
Emankizüna
Julen Guiresse Mauletar gaztea
Artxiboan



Claude Labat ikerlaria, erretretan den irakasle ohia, Maulen zen bere libürü berriaren aipatzeko. Bost urtez, sekülako lana egin dü mitologien geien biltzeko eta explikatzeko. Llabür eli baten gisa libürüa izkibatürik bada, horren gibelean txerkatzen dü istoria horien sustraiak. Bere obra ez da izkiribüz baizik beterik, argazki hanitx ere edireiten dira. Kolore hanitx ageri dira eta erakurteko inbera sorarazten dü. Egüberriko opari eder baten ideia !
Maskaradak hülantzen ari dira eta aurten Gamere-Zihigako herriak dütüela emanen. Lehen maskarada barantaila hatsarrean date Zihigan. Orotarat, 10 elkaldien egitea finkatü düe (Gamere-Zihiga kuntatü gabe) Larrainen, Irurin, Ligin, Atharratzen, Lakarrin, Alozen, Ozazen, Arrokiagan, Urdinarbe eta Barkoxen. Kargüak jadanik eman badira, doi doia hasi dira ikasten Jean-Pierre Recalt eta Jean-Louis Bidabe errejentekin. Beren helbürüa da ahal bezain ontsa egitera eta prefosta plazer hanitxen hartzea Xiberoko plazetan !
Txapela berriz ere Amets Arzallusentako joan da !
« Xiberoko Sütondoa » DVDa plazaratüko da laster eta bere izeneko kantaldia eskentüko da dagün abentüaren 2an igantearekin, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Dominika Etxart Larrakiren omenez. DVDan Etxart familiaren aipadü baten üngürüan ETBek egin züan erreportajea argitaratüko dü Elkar argitaletxeak. Kantaldian aldiz, Xiberotarrak, Altzürükütarrak eta Odol Berria Niko Etxarten lehen taldea ariko dira kantan, Donostiako Victor Eugenia antzokian, abentüaren 2an igantearekin arrestiriko 19etan.
XILABA


