XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Paueko Eüskal-Etxea estrenatüko da azaroaren 26an neskenegünarekin. Paueko eüskaldünek hogei urtez egürüki düen etxea, azkenean berek kausitü düe. Setemerez geroztik, Lagünt eta Maita alkarteko inganio güziak, kanta, dantza, Gaü Eskola eta beste, 250 m2 etxe batetan iragaiten dira. Audela, libürütegi bat eta teknologia berriaz hornitürik güne bat ere baliatzen ahal da. Egoitza, Paueko Buros karrikan jarririk da eta egün oroz zabalik da, goizanko 10etarik- 12.00tara eta 14etarik-17.30etara, astegünez ere gaü güziz aktibitateak badira. Paueko Eüskal-Etxearen estrenatze egünean, animazione, apaidü eta besta badirate.

Entzün Jean-Pierre Urrutia Paueko Eüskal-Etxeko lehendakaria :

Donibane-Lohitzüneko Begiraleak dantza taldeko Mauleko Agerrian ziren Xiberotar dantzen ikasteko. Aintzindariak alkarteko dantzariak irauntsi dira dantzen erakasten. Begiraleak taldeko dantzariek 7 probintzietako dantzak ikasten ari izan dira eta Xiberotarrak ments zütüen haien zerrendan. Xiberotar erakaslerik ezin atzamaiten han berean kursoen emaiteko, Donibane-Lohitzündarrak hüilantü behar izan dira. Xiberotar dantzen ikastean plazer hartü badüe bena zanko sagarrek beste oritzapen etxeki düe.

Entzün Xabi Soubelet Begiraleak dantza alkarteko bürüa :

2012an ez dateke Maskaradarik Xiberoan ! Gamere Zihigarrek eman behar zütüen, bena herrian agitü den gertakari latz baten ondorioz, deliberatü düe urte batez gibeltzea. Gamere-Zihigako maskaradak 2013an eginen dira.

"XILABA" Bertsulari Txapelgoa egin ondoan 2010ean, "Taldekako Jüntak" eginen dira urte ondar hontan ! Bertsularien arteko harremanaren azkartzeko eta bertsularitzaren üngürüan giro goxo baten sorazteko, bertsulari andana batek "Taldekako Jünta"ren antolatzeko ideia garatü düe eta algarretatze hau azaroaren 26an hasiko da Xiberoan. Iparraldeko zortzi bertsulari taldeak bildüko dira ekimen berri hontan eta talde bakotxak hiru kide ükenen dütü. Gei eta lan berezi zonbaiten bidez, ümore hona nausitüko dela ez da düdarik ! Lehen hitzordüa date azaroaren 26an neskenegün egüerditan Urdiñarbeko Bil Xokoan. Egün hartan, Baiona eta Xiberoko bertsu taldeak ariko dira kantan. Bazkarian parte hartzeko izenak eman behar dira 06 32 12 19 13 zenbakialat deitzez.

Entzün Erik Etxart antolazaletan dena :

Transmetem alkarteak Olorueko Herriko-Etxearekin « Larrazkeneko Jüntak » antolatzen dütü azaroaren 19ean Oloruen. Aurtengo geia da : "Eüskaldün eta Biarnesen Aüzotegia". Egün orotan 5 konferentziak iraganen dira Louis Barthou gelan. 10:15tan Jean-Baptiste Coyosek « Louis-Lucien Bonaparten eüskalkian kartatik egünko egüneala », 11:15etan Jean Haritchelarek « Hizkuntzaren mugak : iragazki bat », 14:30tan Txomin Peillenek « Eüskal izenak Biarnoaren zentzüan Gaston Fébusen araberan », 15:15etan Philippe Etxegorrik « Xiberotarrak biarnoan », 16:00etan Léo Lucuix « Eskiulako auziak herri aüzoekin » eta ürrentzeko besta, Eüskal eta Biarnes kantore eta dantzekin. Xehetarzün habororentako, ikus egüneko egitaraua.

Entzün Robert Laborde Transmetem alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan