- Kultura
- Agerraldiak: 3414
AZIAren Xafaria
Azia elkarteak bere ohizko « Xafaria » eginen dü ürrietaren 22ean, helbürüa delarik, Xiberotar gazteer beren probintziaren ezagütaraztea. Aurtenko lemak dira, üngüramena eta eüskara. Üngüramena sailaren hobeki ezagützeko, energia berriztagarietaz aditü den Philippe Meauren gana joanen dira eta Bernard Lougarot SIVOM sindikateko lehendakariaren gana. Eüskararen sailean aldiz, Jean-Louis Davant eüskalzaina ikusiko düe eta Allande Soccaros, Herri Alkargoan Eüskararen Batzordekoa dena. Bestalde, Azia alkarteak, “Xiberoan Eüskaraz Bai” hitzarmena ere bereganatü dü. Ürrats honen bidez, nahi dü bere alkartean eüskararen presentzia eta erabilpena handitü, beren kanpo dokümentüak elebidün eginez eta bilkürak eüskaraz eginez . Aziaren “ Xafaria" dela eta, ürrietaren 22an date neskenegünarekin. Parte hartzeko deitü behar da 05 59 28 67 62lara ürrietaren 21a aitzin.
Entzün Aurélie Thill eta Laurent Béguerie Azia alkarteko animazaleak :