XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Agorrilaren 7an igantearekin eta 13an neskenegünarekin, Larraiñen emanik izanen da aurtenko pastorala ! Politika gizon, güdükalari , antzerki eta kantore idazle,Telesforo de Monzonen bizia kuntatüko dü aurtenko pastoralak. Johañe Bordaxar kantari eta pastoral idazleak dü Monzonen bizia idatzi. 97 herritar ikusiko dira taulen gainen. Bestalde, Jean-Pierra Récalt errejentak dü pastorala kudeatü eta Jean-Louis Aranbürü Bidabek kantore erakatsi.

Entzün Jean Bordaxar, De Monzon pastoralaren idazlea :


Entzün Jean-Pierra Récalt pastoraleko errejenta :

Kültüraldia libürüxka berriki presentatürik izan da Garindaiñen. Herri hau haütatürik izan da, Garindaiñeko Eüskal Kantarien Festibalak 40 urteak ospatzen beitütü aurten.
Hor ziren beste hitzordü nausietako ardüradünak : pastorala, kantaldi liriko, Hebentik, Gaztelüko lagünak… Hitzordü nausietarik kanpo, beste hitzordü ezbardinak ere ageri dira izan dadin, etxalte bisita, kirol elkaldi, herriko besta eta beste. Libürüxka hau lekü ezbardinetan edirenen düzüe, saltegi, ostatü eta turisma bülegoetan.

Entzün Maite Hontas Xiberoko Turisma Bülegokoa :

Zinema jalgi hadi plazara ! Antzerkia, müsika, dantza, edo margolaritzaren ondotik, Hebentik alkarteak zinemaren arteari parekatzen da orai, beti barna bezain xümeki, herria begi berriz ikusi nahiz, Xora xiberotarrezko lehen fikziozko filma xedearen egiteko. Dinamika hontan, üztailaren 2an, 8an, 22an eta 29an, Ainharben, Etxebarren, Liginagan, Maule Gainean eta Zalgizen, « Le Refugié », « Lucio », « Ritals », « La filière espagnole » eta « Le Pays Basque : quelques uns qui parlent le basque » filmak hedatüko dütü plazetan, leküko Herriko-Etxe edo alkarteen partaidetzarekin. Xora fikzioaren filmatzea aldiz dagün üztailaren 18an hasiko da eta hiru aste iraunen dü. Xehetarzün habororentako : www.hebentik.wifeo.com

Entzün Hebentik alkarteko Pierre Vissler:

Mauleko herriko bestak üztailaren 13tik-17ala iraganen dira.  Besta Batzordeko gazteek programa aberats bat  plantatü düe eta bost egünez badateke zer egin. Aihari, ikusgarri, soinü, dantzaldi, kantaldi, koblak, indar jokü, süak, bizikleta lasterkaldi, dantza ikusgarri, kontzertü, pilota, ororen gustükoa badateke. Segürtantxaren aldetik besteen denboran, Mauleko karrikak zerratürik izanen dira otoer arratseko 8tarik goizanko 6 orenetarat. Bestalde, Mauleko besteer kolore emaiteko, xuri eta gorriz beztitzea galteginik da. Ausarki Mauleko bestetara hüilantzen ahalko zide, inganio eta ikusgarri franko dohainik beitirate.

Entzün Fabien Oihenart Mauleko bestaren batzordekoa :


Entzün Junes Bedaxagar besta batzordekoa :

Erakuska berri bat estrenaturik izan da Mendikotan ! Alkarreki deitzen da erakuska hori eta honen helbürüa da Hegoaldeko eta Iparraldeko artista ezbardinen üztartzea. Hiru astez, 20 artistek Jondane Johañe üngürüan egin dütüen obra ezbardinak ikusgei dira. Tinta, kartuzko obrak edo arotz ezbardin eli bat ageri dira bertan eta xede franko ere prestatzen ari dira ondoko aste eta hilabeteetanko. Mendikotan den Uztaro alkartearen egoitzaren kantean da erakuska hau eta üztailako lehen 3 asteetan egün oroz zabalik da asteartetik igantealat.

Entzün Alberto Letamendi artista :


Entzün Rikardo Paskual Erroska obra egilea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan