XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Mendikotan Algarrekin galeriak, beste bi artister bortak zabaltzen dütü. Begoña Durruti eta Guanes Etxegarrai dira. Begoña Durruti Baztan aldetik jiten da. Honek, Baztan lürraldeko etxe eta dantzak dütü sormen ütürriak, besteak beste. Errealitatetik abiatüz, hüste  eta desitsüratze lan bat eramaiten dü, gaüza fi eta sendigarri baten emaitzala heltzeko. Guanes Etxegarrai Baxe-Nafartarrak aldiz, bürdüin harria eta egürra dütü ekei bezala erabilten. Bere lanaren emaitzak, aitzin historiaren denborako jentartearen arrastro artistiko bat dela üdüri dü. Erakusgia hau azaroaren 12tik- abentüaren 16ala sogiten ahal da, ostiraletik igandeala 14:30tarik-18:30tara, beste egünetan hitzordüa hartüz.

Entzün Begoña Durruti eta Guanes Etxegarrai artistak :

Familian igaraiteko gaüaldi goxo bat eskentzen dü Maule Hiriko kütüraldiak Ligin azaroaren 4ean. Le Théâtre du Vide Poche taldeak emanik, "Le chapiteau de la famille Zygote" ikusgarriarekin hasiko da. Müble tiretadün baten barnen plantatürik den zirko oihal-aterbü batetan, Monsieur Zygote erabilten düan muntadüra batek biziaraziko dütü gaüzaki eta jente itxüratto elibat, ttipien eta handiagoen lillüraren pizteko. Ondotik, anaie ttipiagoen soinü-tresnekila joiten düen Bordaleko The Wackies taldeak, mündü güzian eta gizaldi ororen artean ezagütürik diren ahaideak emanen dütü, rock'n'toys maneran arramoldatürik ! Hitzordüa azaroaren 4ean 21.00etan emanik da Ligiko denen salan.

Entzün Julie Bercetche Maule hiriko kültür ardüradüna :

Esküz-eskü Seaskako Integrazio Batzordearen alde, Urdiñarbeko Bil Xoko alkarteak eta Ursurbildarrek, Sagardo aiharia antolatzen düe ürrietaren 29ean Urdiñarben. Düala 14 urte Xiberotar eta Gipuzkoaren arteko biazkatze hori egiten da eta baliagarri izan da algar ezagützaren egiteko. Usurbildarrak üsatü bezala ez dira eskü hütsik jinen, arrain sopa, bakalao eta txuletak ekarriko beitütüe eta aurten antzerkilari ere bilakatüko dira. Mahainala iragan aintzin, Usurbilen bortaz borta plantan ezari düen ondarkinen biltzeko sistemaz sketx bat eskentüko düe. Sagardo aihari honentako leküak etxekitzen ahal dira 05 59 28 17 57 telefona zenbakiala deitzez.

Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo Bil Xokoko kidea :


Entzün Usurbileko Lontxo Zubiria :

Basabürüko ihauteriek aitzina jarraikiko düe ! Ihauterien biltzar nausia egin zen ürrieta erdisütan eta jente gütti huilantü beitzen, düdak jarri ziren Basabürüko ihauterien geroaz. Geroztik, ürrieta ürrentzean egin den bigerren bilküran, esperantxaz beterik elki dira antolazaleak, jente gazte paketa prest agertü beita ihauterien geroa segürtatzeko. Orano ere nahiant zonbait balin badira, harremanetan sartzen ahal da alkartearekin edo azaroatik goiti beren egoitza zabalik izanen beita neskenegün arrestiri oroz, üngürü bat egiten ahal da ere bai.

Entzün antolazaleetan den Joana Arhantcet  :

Español errepüblikanoak, Euskal güdariak, Aleman judioak ala “eznahigarriak”, 1939tik 1944ala Gurseko akanpamentütik iragan diren 60000 jenteen omenez, 27 zutabez osatürik oritarri bat estrenatürik izan da ürrietaren 23an Gurseko akanpamentüan. Gurs akanpamentüko Batarzünako adixkideak, memoria güziak bateratü nahi izan dütü oritarri horren bidez. Denak ber maneraz nahi izan dütü omentü eta bereziki Historian ahatzerik izan direnak. Egünko egünean, Gursetik iragan diren 60000 jenteetarik, baizik 12000 jenteen izenak ezagütürik dira.

Entzün Josu Txueka Eüskal Ünibersitateko erakaslea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan