Kultura

2012an ez dateke Maskaradarik Xiberoan ! Gamere Zihigarrek eman behar zütüen, bena herrian agitü den gertakari latz baten ondorioz, deliberatü düe urte batez gibeltzea. Gamere-Zihigako maskaradak 2013an eginen dira.

Transmetem alkarteak Olorueko Herriko-Etxearekin « Larrazkeneko Jüntak » antolatzen dütü azaroaren 19ean Oloruen. Aurtengo geia da : "Eüskaldün eta Biarnesen Aüzotegia". Egün orotan 5 konferentziak iraganen dira Louis Barthou gelan. 10:15tan Jean-Baptiste Coyosek « Louis-Lucien Bonaparten eüskalkian kartatik egünko egüneala », 11:15etan Jean Haritchelarek « Hizkuntzaren mugak : iragazki bat », 14:30tan Txomin Peillenek « Eüskal izenak Biarnoaren zentzüan Gaston Fébusen araberan », 15:15etan Philippe Etxegorrik « Xiberotarrak biarnoan », 16:00etan Léo Lucuix « Eskiulako auziak herri aüzoekin » eta ürrentzeko besta, Eüskal eta Biarnes kantore eta dantzekin. Xehetarzün habororentako, ikus egüneko egitaraua.

Entzün Robert Laborde Transmetem alkarteko kidea :

00:00
00:00
00:00

Familian igaraiteko gaüaldi goxo bat eskentzen dü Maule Hiriko kütüraldiak Ligin azaroaren 4ean. Le Théâtre du Vide Poche taldeak emanik, "Le chapiteau de la famille Zygote" ikusgarriarekin hasiko da. Müble tiretadün baten barnen plantatürik den zirko oihal-aterbü batetan, Monsieur Zygote erabilten düan muntadüra batek biziaraziko dütü gaüzaki eta jente itxüratto elibat, ttipien eta handiagoen lillüraren pizteko. Ondotik, anaie ttipiagoen soinü-tresnekila joiten düen Bordaleko The Wackies taldeak, mündü güzian eta gizaldi ororen artean ezagütürik diren ahaideak emanen dütü, rock'n'toys maneran arramoldatürik ! Hitzordüa azaroaren 4ean 21.00etan emanik da Ligiko denen salan.

Entzün Julie Bercetche Maule hiriko kültür ardüradüna :

00:00
00:00
00:00

Mendikotan Algarrekin galeriak, beste bi artister bortak zabaltzen dütü. Begoña Durruti eta Guanes Etxegarrai dira. Begoña Durruti Baztan aldetik jiten da. Honek, Baztan lürraldeko etxe eta dantzak dütü sormen ütürriak, besteak beste. Errealitatetik abiatüz, hüste  eta desitsüratze lan bat eramaiten dü, gaüza fi eta sendigarri baten emaitzala heltzeko. Guanes Etxegarrai Baxe-Nafartarrak aldiz, bürdüin harria eta egürra dütü ekei bezala erabilten. Bere lanaren emaitzak, aitzin historiaren denborako jentartearen arrastro artistiko bat dela üdüri dü. Erakusgia hau azaroaren 12tik- abentüaren 16ala sogiten ahal da, ostiraletik igandeala 14:30tarik-18:30tara, beste egünetan hitzordüa hartüz.

Entzün Begoña Durruti eta Guanes Etxegarrai artistak :

00:00
00:00
00:00

Basabürüko ihauteriek aitzina jarraikiko düe ! Ihauterien biltzar nausia egin zen ürrieta erdisütan eta jente gütti huilantü beitzen, düdak jarri ziren Basabürüko ihauterien geroaz. Geroztik, ürrieta ürrentzean egin den bigerren bilküran, esperantxaz beterik elki dira antolazaleak, jente gazte paketa prest agertü beita ihauterien geroa segürtatzeko. Orano ere nahiant zonbait balin badira, harremanetan sartzen ahal da alkartearekin edo azaroatik goiti beren egoitza zabalik izanen beita neskenegün arrestiri oroz, üngürü bat egiten ahal da ere bai.

Entzün antolazaleetan den Joana Arhantcet  :

00:00
00:00
00:00

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan