Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Epaitegitik
Emankizüna

Hitzontziak
Artxiboan



Eüskara maite, ikasten eta mintzatzen düenentako,
Sukaltari handienak algar lehiatüko dira arramaiatzaren 12an Xiberoko Gaü Eskolak antolatzen düan Tipiñakoaren kari. Aurtenkoa, Ozazen eginen da eta biharamena besta egüna izatez egünaldi aberats bat antolatürik da. Goizan, sükaltarier batzarrea eginen zaie axurki partekatzearekilan. Sukaltariek jakin behar düe, Gaü Eskolak axurkia baizik emaiten düala, beste güzia aldiz, norberaren gain da, izan dadin mahain, gatz, olio eta beste. Egüerdien altexean, axurki txestatzea date ondotik bazkaria ororer zabalik. Arrestiritan, "No Future" antzerkia ikusten ahalko da eta egünaldiaren ürrentzeko, arratsan aiharia eta 3 kontzertü badate : Eddy & et les Chats Teignes, Zaparrada eta Iparretarrok.

Iragan urtean bildü züen arrakastaren biltzea berriz ixeatüko düe Mauleko Gaztelüko alkarteko kideek. Üztailaren 29ean izanen da lehen ikusgarria eta agorrilaren 24 ean datekealarik azkena. Orotarat, 6 hitzordü izanen dira, zabal bezain aberats, kantaldi, kontzertü, antzerki, apaidü, eta beste. Bestalde, setemerez izanen diren Ondarearen Egünen kari, egünaldi berezi bat gei düe antolatü, Maule herriko bisita antzerki maneran. 2012an ikusgarri handi bat antolatü gei düe Nafartarrekin, Amaiur 2012 izenarekin Pier Pol Berzaitzek eramanen düana. Hitzordü güzi horientako, interesatürik diren jente güziak kümit dira arramaiatzaren 8an Mauleko zerbütxü günean.
"Kantuz, Presoak Etxerat!", Eüskal Preso Politikoen aldeko konpakt dizka argitaratü da musika talde hanitxen parte hartzearekin. Dizka honekin preso politikoek jasaiten dütüen neurri bereziak salatüko dütüe artistek. Talde horiek dira : Hurmurao, Totem, Varlin, Panda Valium, Willis Drummond, Georges Abitbol's Dirty Sex Toy Academy, the Sparteens, Ztah, Unama, Sorotan Babies eta Bizio. Xedean parte hartü düe Aratz Gomez, Gotzon Alkade, Harriet Agirre, Naiara Mallabia presoek, kantoreen hitzak egitez. Konpakt dizkaren presentatzeko hiru gaüaldi izanen dira parte hartü düen talde batzüekin. Maiatzaren 27an ostiralean Donibane-Lohitzüne-Ziburuko gaztetxean, maiatzaren 28ean Zinkan Maulen eta arramaiatzaren 1ean Donaixtiko Bota gaztetxean.
Mauleko Antzerki Festibala lekü eskazian da, 9 gerren edizioneak bildü düan arrakastaren ondorioz. Ikusgarrien ezbardintarzün eta zabaldürari esker, asteazkenetik igante ülüntzeala jentea hor zen. Bost egünez, adin güzietako jente hanitx jin dira antzerki festibaleala. Hüilantü direnen artean ohar baikorrak entzün dira salbü neskenegün gaüan izan den antzerkian, Udamina antzerkia ez beita jenteen güstükoa izan. Maulerat hüilantü diren artistek ere," Maiatz Taulada Antzerki Festibala" preziatü düe, bereziki batzarria eta festibala. 2011ko edizionea ürrentürik, antolazalek akitürik bürütü düe astea, bena jadanik ondoko urteari so dira, karrikako antzerki festibal honen mailaren etxikitzeko.



