XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Bruno Larralde.1996az geroztik, Raconteurs de Pays alkartea sortü zenez geroztik, zinezko ofizio bilakatü da herrietako historiaren kontazale izatea. 54 jentek jarraiki züen ordüan formakuntza bat, eta egünko egünean 15 bat dira hortaz bizi direnak. Alkartean biltzen dira orano ere, herri kontazaleen arteko harremanak etxekitzeko, ofizioa ezagütarazteko eta formakuntzak segürtatzeko. Web güne batetan ere beren berri emaiten düe : www.raconteursdepays.com.
Iragan astean, alkartearen biltzar nagusia izan zen. Han erranak labürbildü deizkü Bruno Larraldek. Alkarrizketa entzün :

Flakutt taldeko bi kide, aurkezpenean entzüten direnak.Zinka ostatüan Flakutt taldeko nafartarrak ariko dira neskenegün hontan (martxoaren 20). Uharteko txalaparta eskolatik abiatü zen xede hau. Zurezko edo bürdinezko txalapartak baliatzen dütüe besteak beste, eta Maiatza tauladetan festibalean ikusi zütüanak badaki hamarnaka taula ezarten dütüela taulada gainean. Flakutt taldean berriz, müsika elektronikoarekin üztartü düe txalapartaren erritmo zaharra. Bere lehen diska plazaratü züalarik taldea aipatü bagünüan ere, berriz ere Flakuttekin ezagützea proposatzen deiziegü heben.


Ikus Flakutt taldearen My Space günea heben klikatzez.

Molièren antzerki ezagün bat ikusgei dateke Mauleko zinema gelan ostirale hontan. "Les précieuses ridicules" antzerkiaren emaileak Jean-Philippe Daguerrek züzentzen düan taldeko antzezleak izanen dira. Hori beno lehen Molièren beste komedia bat jokatüko düe : "La comtesse d'Escarbagnas". Xehetarzün haboro ükenen düzüe Mauleko kültür teknikalaria entzütez, Christelle Mange :

Maddi Oihenart eta Jérémie Garat ariko dira lehen partean, eta Pier-Pol Berzaitz bere soinüegileekin ondotik. Xiberoko ikastolek antolatzen düen kantaldia bihar arratsan dateke (martxoaren 13), 9etan, Atharratzeko elizan. Maddi Oihenart eta Jérémie Garaten alkarlanaren berri emanen deiziegü, eta alkarrizketaren erdian, Zinka ostatüan grabatü kantore bat ere entzüten ahalko düzüe.
Entzün Maddi Oihenart :

Iragan neskenegünean 50 bat bildü ginen (kontatürik) Urdiñarbeko Xistera ostatüan lau bertsolarien behatzeko... apairü ezinago hon batetarik landa halere. Xumai Murua, Sustrai Colina, Mixel Aire "Xalbador" eta Eneritz Zabaleta bertsolariekin ontsa erri egin züen hor zirenek. TTK gai emaile lanetan ari izan zen, eta zonbait aldiz ez zen aisa bertsolariek egin beharrekoa. Entzün adibidez nola kantatü züen xiberotar hitz zonbaiten erranahia asmatü behar üken züelarik :

edo ikus youtuben heben klikatzez.
Beste bertso zonbait bideoan behatzen ahal dütützüe heben pean. Eta güziak entzün nahi badütützüe, ez hüts egin Punttuka emankizüna, astearte hontan ülüntzeko 7 orenetan.
{youtube}96ZyEnJ6gwE{/youtube}

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan