XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Elürra erori da Xiberoan aste hontan, eta Larrañetik üken dütügün azken berrien arabera, hogei bat zentrimentra badira maskaradakarien herrian. Gibeltzea deliberatü düe beraz, eta Gamere-Zihigarat joaiteko partez Larrañen emanen düe maskarada dagün igantean (urtarrilaren 17).

Txomin Peillen xiberotar idazle eta ikerlariari eman nahi deio Eusko Ikaskuntzak 2009ko Manuel Lekuona saria. Parisen sortü bazen ere, Peillenek bere lanen parte handi bat Xiberoaz egin dü. 45 bat argitalpen badütü orai artino plazaratürik, eta aste hontan Eüskal Irratietan erran deigünaz, orano argitaratü gei dütüan lanak ere badütü prestik.
Txomin Peillenen biografia eta bibliografia heben klikatzez
Argia kasetak egin zeion alkarrizketa bat heben irakurgei
Entzün Eüskal Irratietan eman ele zonbait, bere lanaz :

Oilarrak taldeko kantari zonbaitOilarrak abesbatzak 15 urte bete dütü, eta horren ospatzeko kantaldi berezi bat emanen düe Maule Baitha zinema gelan neskenegün hontan (abentüaren 19). Hatsarre batean taldea ostatüan kantatzeko sortü bazen, geroztik badü bide eginik. Europan zehar kurritü dira Oilarrak, Irlandan edo Europa ekialdean besteak beste, eta 4 diska ere badütüe plazaratürik.
Régis Claverie taldeko kantari bat jin zaigü kantaldi horren aurkeztera, eta Oilarrak abesbatzaren historia oritarazi deigü.
Entzün Régis Claverie :


Entzün Hats berri kantorea :

Kantaldia neskenegün hontan dateke gaüko 9 orenetarik aitzina Maule Baithan erran bezala. Kümitatürik izan dira ere Ainerak abesbatza, Iruski dantza taldea eta soinülari zonbait.

Igante hontan hasiko dira 2010eko maskaradak Larrainen. Azken mustraka ostirale hontan eginen badüe ere, iragan neskenegünean talde osoa Larraineko trinketean bildürik zen. Apirilaren 18an azken maskaradak Larrainen eman beno lehen, 12 herrietarik iraganen dira (datak pean dira). Artean, taldearen aurkezpena egiteko tenorea jin da.
Kargü nagusiak beteko dütüenak ondokoak dira. Kabana handia Allande Etxeto izanen da, eta Pitxu bere lagüntzale erri egingarria, Mathieu Bengotxea. Buhame jauna aldiz Hervé Ameztoi dateke. Beltzen ondotik aipa ditzagün gorri zonbait. Hasteko, peko soinüan behatzen ahalko düzüen Jauna Nicolas Bengotxea da, eta haren Anderea Mirentxu Camy. Laboraria eta Laborarisa Pette Etxebest eta Christelle Elgoien izanen dira, eta haren ahizpa Nadine Elgoien Xorrotxa dateke Ximun Akozeberrirekin batean. Azkenik Kerestuak Beñat Borthelle eta Jüje Akozeberri dirateke.
Azken aipamen bat ere Xorrotxen berset egilearentako, Jean-Dominique Iriartentako, eta Xorrotxen kantorearen ahaidearen egilearentako, Laurentx Oihenartentako. Maskaradako azken kantorea aldiz (hitzak eta ahaidea) Robert Larrandabürük hontürik da.
Bi hitz ürrentzeko igante hontako maskaradaz : barrikada haustea 9.30tan izanen da, eta azken barrikadatik landa segidan emanen da plazako ikusgarria. Ondoko aldietan berriz, üsantxa den bezala, arrestiriko 3.30tan emanen da maskarada, bazkaltü ondoan.
Entzün Nicolas Bengotxea, Jauna :

Urtarrilan : 10an : Larraine. 17an : Gamere. 24an : Ligi. 31an : Atharratze.

Barantailan : 7an : Eskiula. 14an : Muskildi. 21an : Arrokiaga.

Martxoan : 7an : Altzürükü. 14an : Altzai. 21an : Santa Grazi. 28an : Aloze

Apirilan : 4an : Barkoxe. 11an : Urdiñarbe. 18an : Larraine
Mathieu Bengotxea eta Allande Etxeto (Pitxu eta Kabana)Xorrotxak : Ximun Akozeberri eta Nadine Elgoien
Arizaleak buhameen joküari soBuhameak eta Buhame Jauna, Hervé AmeztoiKabana handia bizkarrez

Hedaldaka deitü dü Pil Pilek bere diska berria. Müsikarekin eta gabe, 14 kantore kantore bildü dütü laukoteak. Mixel Tikoipe, Alexandre, Jojo eta Bernadette Bordagaraiek düe taldea osatzen. Taldea ezagützen düenek, kantaldietan ebilirik beitira azken denboretan, kantore zonbait ezagütüko dütüe taula gainean eman beidütüe jadanik. Mauleko Herri Ekoizpen saltegian eta müsika saltegi haboroetan atzamanen düzüe Pil Pilen Hegaldaka.
Entzün aurkezpena :


Informazio haboroentako, klika heben.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan