XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Iragan astean egin züan alkarteak bere biltzar nagusia. Urteari behako bat emaitean, bi hitzordüren aipamena egin deigüe besteak beste alkarteko kideek : 2009ko Dantzari Txikin parte hartzea handia izan zen, bena Dantzari Egünean berriz Xiberotik talde bat baizik ez zen joan (Eskiulakoa). Beste sailetan, aitzindariak ez diren dantzarientako herri zonbaitetan arropak egiten dütüela aipatürik izan da, eta berri honen sailean ere, gehitü zonbaitek kantoreak erakatsi nahi deitzela gazteagoer.
Alkarteak bestalde, egoitza bat ükeitearen ideia badü orano. Entzün Añez Agergarai :


Azkenik, aipa dezagün ürratsetaz abiatü düen lan bat. Püntü zonbait galdü badira, besteak ez ditean gal, bideoetan bildü nahi lütüzküe jakintza horien begiratzeko.
Entzün Añez Agergarai :

Hilabetean behin Hebentik alkarteak proposatzen dütüan hitzordüetan, neskenegün hontakoan Vicente Lacassia margolaria izanen da kümita. Burgin (Nafarroa) sortü zen 1919an, bena 1936an hasi zen gerla zibilaren ondorioz hantik ezkapatü zen. Geroztik Maulen bizi da, eta seküla ez dü margoa ützi.
Neskenegüneko gaüaldian, arrestiriko 7etarik aitzina, harekin Agerrian egin bideo ttipi bat erakutsiko da eta hortarik landa bere margoak. Hebentikenea Chaumes gaznakagiaren gibelean da, Maulen.
Entzün Vicente Lacassia, Maulerat heltü zenetik bere artista bizia kontatzen :


Lezoko eta Oiartzuneko herriko etxeetako ordezkariak, Basabürüko ikastolako ordezkariekin.Bigerren urtea da Basabürüko ikastolak Lezoko eta Oiartzuneko (biak Gipuzkoan) herriko etxeekin hitzarmena izenpetzen düala. Kültür harremanak dira hitzarmenaren erdian ; alkarrekin hitzordü kültüralak antolatüko dütüe iragan urtean bezala, eta horri esker sosa bildüko düe Basabürüko ikastolarentako. Alozeko pastoraleko abesbatza (edo kürra) eta ber herriko dantzariek düe aurten Gipuzkoako bidea hartüko, maiatzaren 23an. Denbora badükegü hitzordü zehatzaren emaiteko, bena oraidanik iragarririk da otobüs bat nahiant güzientako.
Entzün Aritz Salaberria, Lezoko aüzapeza :


Entzün Karine Ximitx, Basabürüko ikastolako andereñoa :

Amaren AlabakGotaineko Xiru festibalak berriz ere jentea bildü dü iragan asteondar osoan. Ander Lipus, Sustrai Colina, Suak, Telamure, Ekialde, Bernard Combi, André Minvielle... kümita bakotxak emaiteko züana eman dü. Segür dena da berriz ere kültüren kürütxatzea kausitü düala Abotia alkarteak. Han izan ez zirenentako, heben düzüe neskenegün gaüan bildü soinüen bildüma ttipi bat.
Entzün so egileen erranak neskenegün gaüan :


Entzün neskenegün gaüko Ekialde sorkuntzaren parte bat :

Entzün Bernard Combiren ikusgarriaren parte bat :

Bernard CombiBernard CombiBernard Combi

Gotainen 21gerren Xiru festibala iraganen da bihartik (martxoaren 26) igantea artino.
Igantean egin ohi zen Ütürzbala güneko egünaldia ostiralean dateke aurten. Zizelketa berri bat pausatzeko partez, gaüko bisita bat proposatzen dü Abotia alkarteak Ander Lipus antzezlea, Sustrai Colina bertsolaria, Bernard Combi okzitandar kantaria, Telamure italiar taldea, Gotaineko dantzariak eta Süa konpainiaren lagüntzarekin.
Kanpotik jin artistak hor dirateke beste egünetan ere. Neskenegün goizean, kümiten arteko mahainüngürü bat ere antolatürik da, Mündüko bazterren nazioarteko gailürra izendatü düena.
Aipatzen ahal dügü ere bai neskenegüneko gaüaldian, urte oroz bezala funtsean, xiberotar sorkuntza baten aurkezpena eginen dela, Ekialde izenekoa.
Informazio haboro heben klikatzez.
Entzün Mixel Etxekopar :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan