- Kultura
- Agerraldiak: 2691
Xilaba Bertsulari bigerren finala erdia
Sustrai Colinak püntü haboroenik esküratü dütü, iragan neskenegünean Xilaban Bertsulari Txapelketaren bigerren finala erdian Gabadin. Bigerren saria, Miren Artetxek erabazi dü eta hirugerren saria Joanes Etxebarria Xiberotarrak. Sürprisa eta boztario handia izan da püblikoaren partetik. Joanes Etxebarriak lehentze bere bürüa presentatzen züan txapelketan eta finalean kantatzeko txartela ardietsi dü püntüazioari esker. Finalarentako sailkatzea ez ustekoa izan bazen, berak erraiten düan bezala, azken bost urte horietan Mauleko bertsu eskolan egin lanak bere frütüa ekarri dü. Finala erdian eman düan azken agurran, ez dü ahatze bertsu eskolako lagünen eskertzea. Xiberoko ostatüetan bertsutan aritzea hanitx gustatzen zaio aitortü deikü eta emaiten dütüan bertsuetan borogatzen da. Azaroaren 13an Donibane-Lohitzüneko finalara joanen diren zortzi finalistak dira Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina, Miren Artetxe, Odei Barroso, Ekhi Erremundegi, Xumai Murua eta Joanes Etxebarria.
Entzün Joanes Etxebarria hirugerren sariaren erabazlea :
Entzün Joanes Bertsu eskolako lagünak eskertzen :