XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Dantzari Ttiki mugimentü izan da iragan neskenegünean, Atarratzerik Maulerat behar izan beita jin ebiaren gatik. Dantzari Ttiki Iparraldeko Dantzari Ttippien algarretatzeak 1 000 bat dantzari bildü dü. Goizan Basabürüko 4 herrietan eta Maulen baziren, arrestiriko jei nausia ez düe Atarratzeko arrabotüan egin ahal izan bena  Mauleko Jai-Alaian. Ebiaren gatik, 2 500 bat jente tinkatü dira Jai-Alaian bete betean. Dantzari Ttikik bere importantzia badü dantzari gazteentako aitzina jarraikitzeko. Horrengatik, ait’amak, sogileak eta lagüntzaleak saldoan bildü dira eta beren süstengüa erakutsi düe. Arrakasta ederra üken dü Dantzari Ttikik Xiberoan eta antolazaleak Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta Aintzindariak botzik agertü dira.

Entzün Hazparneko Elgar Oinka eta Donibane-Lohitzüneko Begiraleak taldeko erakasleak :


Entzün Iban Ithurbide Iparraldeko Dantzarien Biltzarrako lehendakaria :

Entzün Pierra Jaragoyhen Lagünt eta Maita taldeko dantza erakaslea :

Entzün Johañe Bordaxar Aintzindariako dantza erakaslea :

Dantza elizala ekarten dü Sakratua ikusgarriak. Galdü den üsantxa berpizten düe Leinua dantza taldeko kideek. Dantza, kantore, musika, erelijio eta eliza lotüz, Roger Goihenetxek landü ikusgarria da, beste artista ezbardinen partaidegoarekin. Horietan badügü Jean-Louis Davant landü dütüan idazkiekin pastoral baten moldean. Elizaz eliza ibili ondoan, maiatzaren 7an Atharratzeko elizan izanen dira Leinua taldekoak, gaüko 21tarik aitzina.

Entzün Peio Labeyrie :

Iragan üdan Barkoxen filmatürik izan den « Jour de Pastorale » dokümentala lehentze hedatürik date ostiralean, maiatzaren 6an 21etan Barkoxeko elizan. Jean-Philippe Clarac eta Olivier Deloeuil antzerki züzendariak dira filmaren idazleak eta egileak. « Xahakoa » pastorala aitzin eta lehen emanaldiaren denboran hartürik irudiekin eta egin elkarrizketekin osatürik da 52 minütako dokümental hori. Pastorala zer den eta bereziki herri bat nola bizi den pastoralaren erritmoan erakusten dü « Jour de Pastorale » dokümentala horrek. Filmaren egileekin mintzatzen ahalko da maiatzaren 6an lehen hedapen hortan, bestelan maiatzaren 14ean 15.25etan hedatüko da France 3 telebixta katean.

Entzün Jean-Philippe Clarac "Jour de pastorale" dokümentalaren egilea :

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak "Dantzari Ttiki" antolatzen dü urte oroz, iparraldeko herri edo hiri batean. Eüskal-Herriko ohizko dantzak ikasten ari diren haur eta gazteak biltzen dütü algarretatze honek eta aurten Atharratzen antolatürik da maiatzaren 7an neskenegünarekin. Aintzindariak batarzünarekin antolatzen da egünaldia eta goizan, Maulen, Altzain, Irurin, Atharratzen eta Ligi-Atherin bildüko dira iparralde güziko haurrak eta algarren ezagütza egin ondoan, algarrekin janen düe kanpoan. "Dantzari Ttiki" ikusgei nausia Atharratzen eginen da arrestiriko 3 orenetan eta dantzak lekü handia ükenen dü 20 dantzak emanik izanen beitira.

Entzün Beñat Casanave Aintzindariak alkarteko kidea :

Roger Idiart zena omentüko da Xiberoa Kantüz kantaldian apirilaren 30ean Maulen. 1968an heltü zen Xiberoala, Zalgize eta Iruriko apez egon zen urte andana batez. Kantore ezagün franko ützi deizkü, bai eta ere bi pastoral, Xalbador eta Etxahun Iruri pastoralak. Xiberoko Zohardia, Xiberoko Jauna pastoralako kantari taldea, Pagolar gazteak, Ürtxaintxak, Xiberotarrak, Mixel Arotze, Altzükütarrak, Ortzadar taldea, Pagolako Erresiñulak, Pier-Pol Berzaitz eta Ibañeta pastoralako kantari taldea agertüko dira taulen gainen Roger Idiartek idatzitako kantoreen emaiteko. Xiberoa Kantüz 17. Kantaldia apirilaren 30ean gaüko 21etan Mauleko Jaï-alaian iraganen da.

Entzün Jean-Pierre Béhocaray Xiberoko-Zohardiko antolazale bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan