XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

«Gramatika emendakinak zuberoako euskaraz », hona zoin izenekin argitaratü düan Juje Etxebarnek Gramatikari lotütako libürüxka hau. Azken 30 urte horietan Xiberoko Gaü Eskolako erakasle izatez, hütsüne bat bazela ikusirik urte güzi horietan bildütako xehetarzün güziak libürü hontan gehitü dütü. Zübü bat izateko xedearekin, xiberotarra eta batuaren artean, gramatikako libürüa idatzi dü Jüje Etxebarnek. Eüskalzaindiak dü libürüa plazarazten, orotarat 500 ale badira, horietarik 200 hiru probintzia horietan !

Entzün Jüge Etxebarne gramatikako libürüaren idazlea :

Kültüren hanitxtarzüna zabaltü da aste ondar güzian Urdiñarbeko Herrian Müsikaren Egünaren kari. Jentea ere saldo handian hüilantü da Bil Xokoa alkarteko kideek lüzatü düen eskentzaren gozatzeko. Kontzertü, dantza, bertsu, erakusketa eta nolaz ez ostatü, mota güzietako goseen asetzeko deüs ez zen eskas. Xibero osotik eta beste probintzietarik ere, adin güzietako jenteak jüntatü dira Urdiñarben, eüskaltarzüna etxekitzeko gogoarekin. Gogoeta egiteko parada ere izan da neskenegüneko eztabadarekin, non ere ohitürik izan diren "askartarzüna ükatürik bizi diren eüskaldünak". Hiru egünez lanean ari izan diren 100 Urdiñarbetarrek, indarrez beterik jarraikiko düe orai 23 gerren edizionea prestatzez.

Entzün Andde Duhalde kantari-müsikalaria :


Entzün Gontzalo Etxebarria Xiberotar artista :

Entzün Eneritz Zabaleta koblakan:

Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo Müsikaren Egüneko bildüma egiten :

 

Zeltiar, Okzitandar, Manoucha, ala Eüskaldüna, kültüren bide kürütxatzea bilakatüko da Urdiñarbeko Herria maiatzaren 13-14 eta 15ean. Müsika, kantore, dantza, antzerki, bertsu, ala eztabada, eskentza aberats bezain zabala proposatzen dü Bil Xokoa alkarteak 22. Müsikaren Egünaren kari. Ostiralean 21etan Xistera Ostatüan, « MARI BI SOS » antzerkiarekin hasiko da.  Etxeko akodiñen Jokü Olinpikoetan, hiru emazteen gora beherak presentatüko dira. Ondotik, "LES FILS DU VENT" Jazz ethno-Manouche eta Kautere zinfoniaren müsikaldiak entzüten ahalko dira. Müsikaren Egüneko egitarau güzia webgüne hontan : http://batmantxo.over-blog.com/

Entzün Battitta Berrogain, Peio Jaureguy eta Jean-Jacques Etxeberri Llargo Bil Xokoako kideak :

Bost egünez karrikako antzerkien gozatzeko parada dükegü Mauleko güne ezbardinetan maiatzaren 18tik-22ala. Festibalaren zabaltze ofiziala ostirale arratsan eginen da Maule-Gainean, kittorik izanen diren ikusgarri ezbardinekin. Adin güzientako eginik den egitarau hontan eüskarazko ikusgarri zonbait edirenen dütützüe. Xehetarzün güziak Mauleko herriko etxean edo tokiatheatre.com.

Entzün Béatrice Lahargoue Mauleko Herriko-Etxeko kültür ardüradüna :

Telebistarik landa, eskualdeko zinemak dira nümerikoala iragaiten. Maiatzaren 11an Mauleko Zinema gelan, lehen filma nümerikoa hedatü da eta ez nola nahikoa 3 neurri edo dimenzionetan. Berridüra honek gastü bat ekarten dü, lüneta bakotxak 40€ balio beitü eta filma hedagailüak 115.000€, Mauleko herriak erosi düana. Inbestizamentü berri honek kanbiamenak ekarriko dütü, alde batetik, irudiaren kalitatea hobetüko da eta bestetik, filmak lehentxago errezibitüko dütüe numerizatürik. Filma berri haboro hedatzen ahal düküe 3 dimenzionetan eta hautüa handitüko zaie.

Entzün Emmanuel Vanhoutte Maule-Baitha alkarteko lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan