XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Maialen Lujanbio Iñaki Muruaren besoetanBertsoa ez da denen gustükoa, normal den bezala. Bena Barakaldoko (Bizkaia) BEC gela erraldoi hartara hüilantü den orok ikusi dü Eüskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala batek zonbat indar badüan. 14 500 ikuslek bat egin züen igantean bertsoak sortzen düan emozionean. Ageri zen esküzartetan, oihüetan, negarretan, ühainetan (delako "ola") eta ageri zen alde orotan. Hitz-ordü horrek aski indar ez balü bezala, audela txapela iragan da Andoni Egañaren (lau aldiz txapeldün) bürütik Maialen Lujanbioren bürü gainealat... eta audela Amets Arzallus hanitxek txapeldün ikusten züen emaitza ezagütü aitzin... eta audela Joxe Agirre gipuzkoarrak lau bertso kantatü dütü leküa txapeldünari ützi gabe. Hots bi hitzetan, egün handia izan da.
Xiberotik joanik ziren autobüs edo otoetan ez bazinden (edo bai), heben dütützüe bertso zonbait, beste hanitx bezala, hunkigarriak.
Gaia süa hitza zelarik, bürüz-bürükalat heltü diren bi bertsolarien lanak.
Entzün Maialen Lujanbio :


Entzün Amets Arzallus :

Entzün Andoni Egañaren azken agurra :

Eta txapeldün berriaren agurra :

Xan Alkhat eta Karlos Aizpurua14 500 so-egileetarik zonbaitKatalanak ützülpenak behatzen ari

Ostirale hontan Mauleko Zinka ostatüan, ülüntzeko 8.30tan, "Le silence des nanos" filma ikustea eta ondotik bere egilearekin eztabaidatzea proposatürik zaizüe. Nanoteknologia zer den bi hitzez argitzeko, atoma eta molekülen heineko teknologia dügü. Zientzia aitzinatzen den ber, pentsalari zonbaitek eztabaidak plazaratzen dütüe, zeren eta Heidegger filosofoak zion bezala "zientziak ez dü pentsatzen". Bide hortarik joan da Julien Colin, filmaren egilea. Bereziki filosofoak mintzaraztez, nanoteknologiaren garapenak bazter ützi düan pentsaketa builarazi nahi lüke. Asteazken gaü hontan Baionan, ostegünean Pauen eta Ostiralean (abentüaren 11) Maulen erran bezala, filma erakutsi eta eztabaida animatüko dü Julien Colinek.
Entzün Julien Colin, filmaren egilea :


{youtube}oPcXM4neqaA{/youtube}

Klun edo pailazo bat, sonüegile bat eta dantzari bat alkartü dira Har eman ikusgarri poetikoa proposatzeko. Biziaren gorabeherak eramanik, norat bürüz ari den ikusteko denborarik ez düanaren poetika lantzen dü. Dantzak zerbait ekarten dü, müsikak ere, klunak ere eta poesiak ere... Ez da sail bakar baten etiketarekin aurkeztürik izan. Eta arte ezberdinen kürütxatze horrekin, pertsonaia bat bere osotarzünean erakutsi nahi deigüe hiru arizaleek : Jean-Christian Irigoien, Mathieu Mendizabal eta Pierre "Vivi" Vissler. Abentüaren 12an neskenegünean ikusgei dateke Maule Baitha zinema gelan, gaüko 9etan. Sartzea 12 eurotan izanen da, eta apaltzeekin 7 euro eta 5 euroetan (dohainik 7 urtez pekoentako). Hebentik kolektiboaren antzezlana da.
Entzün aurkezpen labürra Pierre "Vivi" Vissleren ahotik :

Uhartetik (Nafarroa) Maulerat jin dira Gomi eta Lander Flakutt beren talde berriaren aurkeztera. Uharteko Txalaparta Taldea behin beno haboro ikusi ahal izan dügü Xiberoan, eta iragan urteko Maiatza Tauletan antzerki festibalean, Flakutt bilakatüko zenaren lehen aurkezpena egin züen. Geroztik lan egin düe, eta lanak grabatü. Txalaparta eta müsika elektronikoaren arteko nahasketak eginik, lehen diska salgei ezarri düe, Mauleko Herri Ekoizpen saltegian besteak beste.
Entzün diskaren aurkezpena :


Haboro ikusi, entzün edo jakiteko, heben düzüe Flakutten myspace günea.

Iragan neskenegünean aurkeztü züan astobelarrak bere azken argitalpena Mauleko Herri Ekoizpen saltegian. Alphonse Daudet idazle ezagünaren testu labürra dü argitaratü, eüskaraz eta frantsesez. Ber libürüan, Jean-Claude Touzeilen olerkia ere irakurten ahal da, hori ere eüskaraz eta frantsesez. Ützülpen lanetan ari izan den Piarres Erdozaintzi Etxart alkarrizketatü dü Dominika Rekalt (TTK) gure lankideak.
Entzün liburüaren aurkezpena :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan