XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Müsikaren egünaren orhitzapenak interneten dira

Bilxokoa alkarteak, EKE-k lagüntürik antolatü dütüen 30 Musikaren egunak entzungei eta ikusgei ezarri dütüe interneten. Horrentako helbide günean musikareneguna.eus idatzi behar da eta hortan agertüko zaizüe urte bakotxeko afitxa, prentsa agerki, artikülü eta argazki. http://dijitalidadea.com/MusikarenEguna/

Zarautzeko Dijitalidadea entrepresarekin lan egin düe informatika lan honentako.

Beñat Negeloua Bilxokoa alkartekoa :  

Gotzon Barandiaran Dijitalidadeako langilea :  

Pantxoa Etxegoin : EKE-ko bürü ohia : 

 

Sü azia alkartea seküla beno emankorrago da !

Podkazt eta jadanik agerazi berri düen libürüen ondotik, beste bi libürüxka agerarazi dütü.

Ideia beti berra da : xiberotarraren lantzea, entzünezko edo erakurteko prodükzionen proposatzez.

Oraikoan Battittu Coyos euskazaindiaren amaren ezkibüer bermatü dira « bizi sinple bat » libürüaren agerarazteko

Bestalde, Allande Etxartek harek Jose Miguel de Barandiaranen espanulezko ezkibüak xiberotartü dütü.

« Liginaga Astü » basabürüko herri txipi baten üsantxak ikertü dütü hilabete zunbaitez

Bi libürüak Elkar saltegian bena ere Barkoxeko epizerian, Sohütako prentsan, Mauleko « lespi »enean eta Atarratzen

Allande Etxart: 

jean Michel Bedaxagar: 

Bilboko ATX antzerki konpaniak Maulen egonaldi bat egiten dü

2 astez Maule Baitha zinema gelan trebatü dira Atx konpaniako antzerkilariak. Naia Muñoz Muroa eta Iñaki Ziarrosta dira konpania horren sortzaileak, eta euskal herriko beste antzerkilari desberdinekin batzen dira ikusgarri berri oroz.

Aurten, « Lubaki lainotsua » izeneko antzerkia prestatzen ari dira, « lubaki » hitzak « arroila » erran nahi düalarik. 

Belaunaldien, edo zahar eta berriaren arteko kolpea düe aldi huntako aipamena, eta dagün setemearen 18an, goizeko 10 orenetan, Mauleko egonaldiaren ürrentzearen ospatzeko, ikusgarri bat proposatüko düe.

Iñaki Ziarrosta :  

 

Previous Next

Xiberoko jeietan nola parte hartü düe emazteek XX eta XXI.menteetan ?

Galto honi arrapostü eman nahian « gure ondarea » xedea sortü düe Joana Etxart, Ihitz Iriart eta Xantiana Etchebestek.

Entzüten da zonbaitetan komentario zonbait emazteek badütüen edo ez dütüen kargüetaz pastorala eta maskaradetan. Bena lehen nola iragaiten zen ez dakigu.

Amnesia horren kontre joan nahi da « gure ondarea » alkartea lekükotarzünak eta jenteek etxeetan atxikitzen dütüen dokümentüak bildüz.

Xedea presentatü deiküe Ihitz Iriart, Joana Etxart eta Aitzpea Leizaolak :

 

Hatsarre batean 3 jeien üngürüan zentratüko da ikerketa : 1946ko Barkoxeko maskarada, 1953ko emazteen pastorala Ligin eta 1979ko Ximena pastorala.

Partekatze momentü bat igaraiteko gaüaldi bat antolatü zuen igaran ostiralean, setemeraren 17an, Ühaitza aterpetxean Ligin jenteekin Santa Helena 1953 pastorala aipatzeko.

« Gure ondarea »ren xedea, bilketa lanaz gain, litzateke ürrentzean libürü bat elkitzea Aitzpea Leizaola Eüskal Unibertsitateko antropologoarekilan.

 

ELIXAGAIGAIa jendetsü izan da

« ellixagaigai » izeneko egünaldia antolatü düe neskenegünean « xizterra zaharra » Alkarte berriaren kideek

Muskildiko xizterrako güne ohian, erakusketa, anterkilarien egonaldi ala orano atelierrak eta ikusgarriak proposatü nahi dütüe

Estrenatze gija, atelierra , mahain üngürü eta ikusgarri nahasten zütüan egünaldia proposatü düe

Egünaldia zinez jendetsü izan da. Hanko bidea hartü dügü : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan